Handik eta hemendik

Ameriketaraino etorri da notizia

Imanol Murua Uria.
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Lehen ez zen hain erraza. Adibidez: 1988an Londreseraino joan bazinen autobusez-ferryz-trenez McDonaldsbatean hanburgesak hamaseinaka egitera, eta Aljerreko negoziazioen atarian gertatzen zenaren berri izan nahi bazenuen, baina hiriguneko kioskoetara egun bateko atzerapenarekin iristen zenEl Pais garestiegia baldin bazen zure ekonomiarako, lagunek edo etxekoek posta arruntez bidalitako eskutitzak izango ziren zure informazio iturri nagusia; batzuetan,gainera, egunkarietatik moztu eta txukun tolestutakoattachment-ekin hornituta etortzen ziren gutunazalak. Thanks.

Sinetsidazue ondorengo pasartearen egilea euskal letretan eta blogosferan izen ezaguna dela gaur egun eta Euskaltzaindiaren arauak zorrotz errespetatzen eta errespetarazten dituela. Baina 1988ko otsailean, Aljerreko prozesuaren prestaketa garaian, honela idatzi zion Vaxhaull auzoko etxeokupatuan albisteen irrikan zegoen lagunari (oharra: hizkuntz zuzentzaileen eta filologoen sentsibilitatearentzat mingarri izan daitezkeondorengo lerroak): «Ba bai, ya negoziatxen egon.Baina zer negosiatxen? ETAk ya ez planteatxen tregua como consekuensia aseptasiyua Gobernuarena Alternatiba KAS, baisiketa orainplanteatxen tregua como consekuensia inisiyua berriketarena baina sertarako (el hamarretako)? Ba, KAS posible egin ahal dusu marko berri baten alde o sea ke ya no es KAS de limon, sino de naranja, ke es gutxiago azidoa». Denonzorionerako, gure lagunak ez du kazetaritza politikoan bukatu.

Orain, adiskideek ez daukate egunkari zatiak bidaltzen ibili beharrik. Kiosko mundiala etxean eta bulegoan dugu.Far Westen, BERRIA eta Argia ere irakurtzen ditugu, eta, aukeran, Euskadi Irratia entzuten eta ETB1 ikusten. Dena dela, mende erdiborroka armatuan jardun duen erakundeak su-etena ematea albistea ez dela dioenik baden arren, berri bila ez daukagu Euskal Herri urruneko hedabideetara jo beharrik. Ameriketaraino etorri da notizia.

Egunkarietan egunkarienak, The New York Times-ek, editoriala eskaini dio gaiari, besterik ez bada ereEspainiako diplomaziak euskal artzainen oinordekoen lobbyak baino askoz indar handiagoa duela berresteko: su-eten adierazpena ez dela nahikoa, alegia. Aldizkarietan aldizkarienak, Time-k,Euskal Herria independentzia lor dezaketen munduko hamar herrialdeen artean sartu du su-etenaren astean,baina ezin hartuko dugu oso serio, Cascadiako Errepublika eta Vermont-eko Bigarren Errepublika ere zerrenda berean daude eta: Ipar Ameriketako mapan aurkituko dituzue biak. Baina The Wall Street Journal, Chicago Tribune, Boston Globe, Los Angeles Times, The Washington Post... denek egin dituzte, etxeko korrespontsalek propio eginda, ETAren erabakiari buruzko artikuluak.

Baina hankak lurrean. Bilatzailean «basque» edo «ETA» klikatu dutenek edo oraindik papereko egunkariairakurtzeko ohitura dutenaustralopitecus gutxi batzuek baino ez dute izan ETArensu-etenaren berri ozeanoaren beste alde honetan. Euskal amerikarrek itzal handia duten estatuetan ez dirudi itzal hori hedabideetaraino iristen denik: Reno Gazzete Journal-ek ez du aipatu ere egin, eta Idaho Statesmen-ek agentzietako aipamenlaburrak baino ez dituargitaratu. Eta telebistakez dira aste osoan Tucsonetik atera: Gabrielle Giffordskongresukidearenburmuin zaurituaren erreprodukzioa platoko mahai gainean jarri eta horren inguruko solasaldia ere ikusi dute estatubatuarrek, gaiari buruzko24 orduko emanaldietako batean.

Baina Los Angelesen, Chicagon edo Winnemucan su-etenari buruz ezer irakurri duenak, The New York Times-en editorialera mugatu ez denak behintzat, ez du Madrilgo, Sevillako edo Quintanar de la Sierrako irakurleak jaso duena jaso: alegia, ETA taldeseparatistak konfrontazio armatua betiko amaitzeko borondatea agertu duela ere jakin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.