Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ametsa edo

2014ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Han urrutian, bonbardaketa-hotsak itzaltzen. Estatu Batuetako Etxe Zurian, palestinarren eta israeldarren arteko bakearen sinadura. Estatu Batuetako azken hiru presidenteean presentziak berebiziko prestantzia ematen dio zeremonia historikoari. Txaloak, tartean pozezko malko batzuk ere bai. Munduak arnasa hartzen du. Sinadura huts batek ez du kolpean elkarren arteko gorrotoa maitasun istorio bihurtuko, baina harresi-puska handia erori da Palestinako buruak eta Israelgoak bostekoa eman diotenean elkarri. Halakoetan usatzen den eran, diskurtsoak etorri dira ondotik: borondatea dagoenean ez omen dago bake gosea galaraziko duen harresirik. Hala izango da. Baina, hilabete lehenago, mazapan mazapanenek ere ez zuten halakorik espero.

Kontatu berri dudanak amets bat dirudi. Orain hogeita bat urte, atzoko egunez, gertatu zen. Nik kontatu bezala. Han-hemengo telebista guztiek zabaldu zuten albistea, hemeroteketan daude irudiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.