Angelu itsua. Angelu galdua, hila, mortua. Autoetako atzerako ispiluak harrapatzen eta islatzen ez duen angelu arriskutsu hori, istripu ustekabeenak eragiten dituena.Horregatik, angelu itsuak arreta osoa eskatzen digu, batez ere norabide aldaketetan: halakoetan, burua jiratu eta ispiluak erakusten ez duenari begiratzen diogu. Horratx bizitzan ere: seme-alaben nerabezaroak —adibide soil bat da— angelu itsu baten arriskua izaten du gurasoentzat.
Polizia, bere muga-mugako lan bereziarengatik, beti dago angelu itsu bat bihurtzetik hurbil. Iritzi publikoa halako trazak hartzen hasita zegoen —eta baita gehiegikeriak egozten ere— Ertzaintzaren hainbat jokabideri, baina agintariek ez zuten egintza askoren proportzio eza ikusi nahi beren atzerako ispiluan.
Angelu itsuaren erdian, hildako bat. Errepideetan bezala, politikan ere ispiluaren arduraduna da gertatzen diren ezbeharren erantzule.

Hitz beste
Angelu itsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu