Iniziazioko ezagutzaren arabera, munduko iniziazio zentroa Tibetetik Mexikora mugitu zenean, herrialde hori Amerikako bihotza bihurtu zen. Orain dela ia hiru mila urte, Mexikoko bihotzean, Popocatapetlen oinetan, gizakiak prehispaniako lehen hiri sakratua, Tollan-Chollolan eraiki zuen. Gero, Espainiak ere, bere lehen hiri saindua, Aingeruen Hiria, han ezarri zuen. Bihotzaren bihotza, beraz, Tollan-Cholollango piramidea, Itzapapálotl Obsidianako tximeletari eskainitakoa. Tximeleta hori jainkoen ama eta heriotzaren jainkosa, amaren edo jainkoen emetasunaren isla da. Espainiako birreinatoak, milaka urte geroago, Amabirjinari opatu zion egindako basilika. Ama eta Lurra, bizitza eta heriotza, lur honen babesle eta ikur.
Eta hemen, bihotzaren bihotzean, bihotzak ekarrita, nire Amalurra inoiz baino hurbilago senti dezaket; zeren itsasoaren bestaldean, milaka kilometrotara, egun osoko doinuak Euskadira garamatza. Amaren indarra, amaren nongotasunaren zuhurtzia, amaren bere Amalurrarekiko lotura nahikoa da urteak pasatu arren, Amerikako bihotzaren bihotzean, Mari jainkosaren etxaldean murgildurik gaudela sentiarazteko. Hemen euskera bizi-bizirik dago, mexikarra ondo erabiliz, azentuak markatuz, Televisa zein Bizkaia Irratia lagun. Eta batek galde dezake: erraza da baliabideak, erraztasunak, erakundeak, politika eta Makro guztiak barik lortzea? Bada, nortasunaren sendotasuna eta maitasuna lagun, proiektu honetarako, nahikoa.
Hemen bizitzak eta heriotzakesparru bera daukate. Mexikon biztanleriaren erdia baino ez da ondo bizi, besteak hemengo esanetan «han doaz». Heriotzak, aldiz, eguneroko laguna, festa momentua dena, inguru honetan izena ere badu; Bertakoek La Bestia deitzen diote. Ez du buruhezurraren itxura, burdizko suge madarikatuak tren itxura du. Tren ikaragarri horretan, Guatemalatik hasi, eta Chiapaseko bidea harturik, AEBetako ametsaren bila egunero milaka lagunek bidaiatzen dute. Etorkinjalea edo heriotzaren trenaderitzonak, txirotasun eta talde bortitzekin batera, loak ez hartzea ditu arrisku. Lo geratzen direnek, bortxatu, lapurtu, bahitu edo erailak izateko aukera handia dute, trenetik sasoiz salto egiten ez badute behintzat. Ondorioz, trenak zeharkatzen dituen hiri eta herrietako kaleak saltadorez beterik daude; eskean eta lapurtzen, elbarriturik, edo talde bortitzen borrero izatera zigortuak. Ez dago laguntzeko edo miseria hori ekiditeko inolako planik ez politikarik, eta herriari, biztanleriari, jasatzea besterik ez zaio gelditzen. Gizarteratzea hitz arrotza inguruotan.
Bitartean eta kalkulu politiko zakarrengatik baino ez, Euskadin, pertsona pertsona izan dadin bideratutako politikak, beste askorentzat eredugarri izandakoak, kolokan jarri nahian dabiltza batzuk. Saiatu, saiatzen dira eta kanpokoen arduragabekeria aireratuz eta beharrizanak ezkutatuz, adierazpen potoloak egisantua bihurtu nahi dituzte. Zergatik suntsitu erakundeek txirotasun eta baztertze sozialaren kontra egindako politikak? Zer ekar dezake horrek ez bada marjinazioa, desoreka edo delinkuentzia? Zeren, babes sozialik ez dagoen tokietan, agintariek biztanleria euren mende eta ardurapean hartzen ez duten tokietan , horixe da gelditzen den irtenbide bakarra. Txirotuko ote gaitu solidaritateak? Bai zera! Benetan uste duguerraza dela laguntzaren bila joatea? Atsegina bizitzeko ezintasunean bizi dela esatea? Kanpokoa zein bertakoa, bakarra edo familia arduradun, gizon, emakume, gazte edo zaharrentzat aise egiteko bidea? Salatariek saiatzea daukate.
Gizarte honek ezin du bota egindako lana populismoaren trenaren errailetara, ezin ukatu laguntza beharrizanean daudenei, justizia soziala delako demokraziaren seinale. Harro gaudenok Europan dagoen delinkuentzia tasarik txikienetako Herrian bizitzeaz, aurre egin behar diogu,boto batzuen truke, miseria, marjinazio edo arazoak ekar lituzkeen inolako Bestiarik sortzeko arriskuari. Gure erakundeak ez daude inori sistemaren ateak ixteko. Guk pertsona guztiak, betebehar eta eskubide berberekin, sisteman nahi ditugu, eta, horretarako, gizasemeen arteko elkartasun eta duintasunaren tximeleta izan behar dugu ikur, tren etorkinjalearen mamutik aldenduz. eta duintasunaren tximeleta izan behar dugu ikur, tren etorkinjalearen mamutik aldenduz.

ARKUPEAN
Bihotzaren bihotzetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu