Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

2019ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez, zailtasunak, bortxaketak, lapurretak, bahiketak eta eragozpen burokratikoak aurkituko dituzte, baina baita lagunak eta irribarreak ere. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira, igerilari txurien begirada harritupean.

Penintsulako zorua zapaltzean oztopo lasterketari hasiera emanen diote afrikar iritsi berriek. Hamaika harresi berrik, fisikok eta burokratikok ibilbidean jarraitzea galaraziko diete esklabotza garaian ozeanoa galeretan zeharkatzen zutenen oinordekoei. Garai hartako galeoien jabeak, halaber, gaur egungo harresiak altxatzen dituztenen arbasoak ziren. Enpresariek eta politikariek ederki dakite inongo eskubiderik ez duten paperik gabekoak edozein lan egiteko prest dauden esklabo berriak direla.

Gure bizimodua neokolonialismoarenkorapiloaren erdian dago. Etxea koloreztatzen duten loreak kenyarrak dira; sakelakoa pizten duten kolunbita eta tantalita, Ruanda eta Kongokoak; azenario ¬ękosmetikoa¬Ľ apaintzen duen fosfatoa, sahararra; gure berogailua pizten duen gasa, Aljeriakoa, eta platerean dugun xerra, Etiopiakoa. Hara! Afrikako ondasunak, horiek baigure bizilagunak!

Batzuen pribilegioek beste askoren eskubideen ukazioa dakarte, eta biek batera, paradoxa gordinak. Somaliako arrainakgurean daude salgai, baina itsasertzeko uretan itotzen den somaliarra da arrainen elikagai. Turistak Kamerungo muga ziztu bizian desagerraraziko du diruaren, pasaportearen poderioz, baina Kamerungo lagunak Melillako hesiaren goiko aldera igotzea lortzen baldin badu, labanen hoztasuna ezagutuko duenez, ez du inoiz gehiago mahuka motzeko kamiseta jantziko. Nigeriatik dator, Shellen eskutik, kotxeen olioa, eta bertan akabatu zuen Shellek Ken Saro Wiva Ogonia, multinazional horren aurka borrokatzeagatik.

Afrika kontinente txiroa den ustea zabaldua bezain ustela da. Aipatu ondasunez gain, urrea, diamanteak, uranioa, kromoa, kobaltoa, manganesoa, titanioa, kobrea, bauxita, germanioa, radioa, eztainua, goma arabigoa, europioa, niobioa eta forioa gordetzen ditu bere sabelean, estatu kapitalisten altxor ezkutuak, Afrikak.Horiek guztiak siderurgiaren, telekomunikazioen, espazioaren, farmaziaren, elikaduraren eta armagintzaren oinarrizko osagaiak dira. Gure sistema agro-tekno-industrialak baliabideen lapurreta eta esklabotza behar ditu statu quo-a mantentzeko. Ondorioz, afrikar pertsonei altxatzen dizkiegu hesiak, baina Afrikar ondasunei jartzen diegu alfonbra gorria.

Ondasunak, berriz, oinez ez datoz. Komertzio librearen aginduei jarraituz, multinazionalek badute salgaiak munduan zehar aske garraiatzeko eskubidea. Hau bermatzeko CO2aren isurketa eta l(ur)raren suntsiketa areagotzen duten azpiegiturak han eta hemen eraikitzen dituzte. Horiek motordun mugikortasuna errazten duten heinean, lurraldea zatikatu eta oinezkoon urrats askeak oztopatzen dizkiguten hesiak dira. Eta, nola ez, migranteen eskulan merkeak eraikitzen ditu, noski!

Gure armekin piztutako edo elikatutako gerretatik ihesi datozkigunek jatorrizko kulturarekin aberasten gaituzte. Kapitalismoaren muina dagoen kolonialismoak, ordea, menpeko egiten gaitu. Migranteekin sareak harilkatzea eta kapitalismoarekiko loturak haustea buruasketasunarako urratsak dira. Munduko oinezko guztiak aske ibil eta bizi gaitezen alde antolatzea multinazionalen, G7 eta eskuin muturraren aurka eraman dezakegun borrokarik eraginkorrenetariko bat delakoan gaude.

Amankomunak sareak bere hiruhileko topaketak otsailaren 23an eta 24an ospatuko ditu, Irungo Lakaxitan. Bertan harresirik gabeko mundu baterantzako urratsak elkarrekin egingo ditugu.

ARTIKULU HAU HONAKO HAUEK ERE IDATZI DUTE: Josu Pikabea Lertxundi, Terexa Etxeberria Ansorena, Amaia Gutierrez Arrieta, Lucie Peron Barascud eta Stella Zunda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.