Arzalluz eta serbofobia

Jon K. Billelabeitia
2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Arreta handiz irakurri dut Berriak Xabier Arzalluzek Mungian Independentistak Sarearen eskutik emandako hitzaldiari buruz ateratako kronika («Amaitu dira beldurren garaiak»; Berria 2011-VI-4). Arzalluzen arabera, independentzia inoiz baino hurbilago dago, botoen bidez ekinez gero gehiengo osoa egingo genuke eta Espainiatik ez genuke indarrezko erantzunik izango, nazioarteko zuzenbideak halakorik ekidingo omen duelako.

Iritzia gorabehera (nik ez dut uste NATOk edota Europar Batasunak euren eredu sozioekonomiko eta politiko bera defendatzen duen kide baten aurka, Espainiaren aurka ekingo diotenik), gauza batek atentzioa deitu dit: Arzalluzek bere iritzia indartzeko erabilitako ereduak. Hitzaldian egoterik izan ez nuenez, BERRIAren kronika erabiliko dut erreferentzia gisa. Bertan, azkoitiarrak «serbiarrek eta euren presidente Slobodan Miloseviçek independentzia aldarrikatu zuten esloveniarren aurka tropak bidali» eta «astakeriak egin zituzten», «ahalik eta Europar Batasuna sartu arte», eta, serbiarren jarrera egoskorra ikusiz, «tropak sartu eta armak kendu zizkieten serbiarrei». Eredu ezin okerragoa iruditzen zait. Are gehiago, erakusten du azkoitiarrak ez duela kasu hori tutik ere ezagutzen, hor esandako guztia okerra baita.

Hasteko, Esloveniara joandako militarrak ez ziren Serbiaren izenean edota Serbiak aginduta joan; baizik eta Jugoslaviaren izenean, JNA Jugoslaviako Herri Armadako tropak ziren, Jugoslaviako Gobernuak bidalitakoak (orduan, lehen ministroa Ante Markoviç kroaziarra zen). Are gehiago, JNA Esloveniara bidaltzeko erabakia hartu zuen gobernu-biltzarrean, Esloveniako ordezkaria present zegoen. JNAren V. Barruti Militarrari (Eslovenian aritu zenari) atxikitako tropen artean, soldaduen %15-20 bakarrik ziren serbiarrak.

Eslovenian «guda» egoera konpontzeko bide gisa aipatu zuten lehenak Esloveniako Defentsa Ministro Janez Jansa eta Barne Ministro Igor Bavãar izan ziren,ez Jugoslaviako ordezkarietako inor. Esloveniako gudan (eta jugoslaviar gudetan) hil ziren lehenengoak Jugoslaviako Herri Armadako soldadu batzuk izan ziren, 1991ko ekainaren 28an, desarmatuak izan eta errenditu ostean.

JNAren misioaren helburua ez zen Esloveniaren aurkako guda egitea, muga-postuak eta aireportuaren kontrola hartzea baizik. Armadak «ez tirokatzeko» agindua eman zien misioan parte hartzen ari ziren militarrei. JNAko milaka soldadu errenditu egin behar izan ziren etaatxilotu egin zituzten. Esloveniako gatazkan, 70 jugoslaviar soldadu eta 4 esloveniar soldadu hil ziren. «Astakeria» horien iruditikurrutitxo geratzen da erreali- tatea.

Hamar egun ondoren, uztailaren 6an, misioak hasierakohelburua betetzea hutsegin zuela jakitean, Jugoslaviako Herri Armadari bi aukera planteatu zitzaizkion: edoEslovenia osorik okupatzea eta guda ireki batera jotzea, edo erretiratzea. Misioaren arduradun Veljko Kadijeviç jeneralakbigarrena aukeratu zuen. Uztailaren 1ean, Jugoslaviako Gobernuko serbiar ordezkariBorisav Joviçek esana zuen «Serbiak» ez zuela Esloveniar Erakundeak indarrez aldatzeko saiorik babestuko. Beraz, ez zen inolako kanpo-ekintzarik ezmehatxurik izan «serbiarrak» Esloveniatik erretiratzea eragin zuena.

Anekdotikoa bada ere, Europar Batasuna gaur ezagutzen dugun moduan oraindik ez zen sortu. Maastrichteko Ituna 1992kourtarrilaren 1ean sinatu zen,eta 1993ko azaroaren 1ean indarrean jarri. Beraz, ezin izan zuen Eslovenian inolako egitekorik bete. 1991n Esloveniaren independentzia aintzatetsi zuten estatuakAlemania eta Vatikanoa izan ziren.

Arzalluz esperientzia handia duen politikariak halako hutsegiteak egitea arraroa sumatu daiteke. Nik neukesplikazio bakar bat aurkitzen diot: Europan prentsan lehenbizi eta «iritzi publikoan» ondoren gailendu den serbofobia. Izan ere, jada ez zaigu batere arraroaegiten Jugoslaviako guden testuinguruan serbiarrak «errudun», «gaizto», «txobinista»,«zanpatzaile», «erasotzaile», «genozida», «hiltzaile» eta beste hainbeste adjektibo ikaragarrirekin identifikatzea. Eta halaohitu gara zein batere pentsatu gabe Jugoslavian gertatutakoedozer serbiarrei egozteko gai garen, aurretik bitan pentsatu gabe. Irudi bakarra azaltzenzaigu: hiltzaileak edota borreroak beti dira serbiarrak; biktimak edota kaltetuak, besteak. Hala inposatu zaigu historiaren irakurketa.

Arriskutsua eta kezkagarria egiten zait halako irakurketa propagandistikoak eta manikeoak gure artean gailendu izana. Aspaldiko esaera da gudetan lehen kaltetua egia izaten dela. Propagandaren mesedetan. Eta Jugoslavian, beste tokietan bezala, propaganda guda tresna bat izan zen. Zer dela-eta nagusitzen da Mendebaldean propaganda mota hain zuri-beltzeko hori?Kontuan izan behar dugu Men-debaldeak (AEB, Europar Bata-suna eta NATO, batik bat)Jugoslaviako gudetan aktore nagusi gisa jokatu izan duela (ez Eslovenian, baina bai beste tokietan). Eta, noski, guda horretan bere helburuak izan zituen (inork ez du guda egitearren egiten); hots, Jugoslavia zatikatzea eta hango helburu sozioekonomikoa (kapitalismotik baino sozialismotik askoz ere gertuago zegoena) ezabatzea. Horra bideratu zituen bai bere eragin diplomatikoaeta bai propaganda. Nagusi den serbofobia guda-propagandaren isla besterik ez da: serbiarrek, Mendebaldearen arerio zirenheinean, «gaiztoak» behar dute izan.

Euskal Herrian abertzaleok gure Estatua proiektu sozioekonomiko alternatibo berri batekin lotu nahi badugu, kontu handiz jokatu beharko genuke Mendebaldeko inperialismoaren eta kapitalismoaren zabalkundea eta eredu bakarra inposatzea ondoriobezala ekarri duten SESBen eta Jugoslaviaren desegitea (eta hauetan izan diren «independentzia prozesuak») alaiegi txalotzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.