DUELA MENDE BAT

2023ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
‘Aŕgia’

1923-09-09

Euskalegunak Donesteben

AŔGIA’ren irakuŕleak Donestebe’ko Euskal egunen beŕi bi aldiz izan dute: beraz, gauŕ ez degu Egitarau edo Programa’rik azaldu beaŕik. Eigaratu irakuŕi ondoren, oaŕpen pozgaŕi batez gure euskal-biotza inguratu zaigu: Gizon euskaltzale bikain ta jakintsuen artean, bi andere, bi emakume euskaldunen izenak daude; Katalina Elizegi eta Julia Fernandez-Zabaleta. Bi andere auek, euskaltzale jakintsuen artean itzaldiak egiteaz, Euskaleŕiko emakume guziei adibide ta irakaspide jaŕaigaŕiak ematen dizkate.

Katalina Elizegi euskal-idazle jatoŕa, ezaguna da: bere antzeŕki edeŕak, Garbiñe, Loreti ta abaŕ, antzokietako jai aundietan txalo ugariak lorturik antzeztuak izan dira.

Eta Julia Fernandez-Zabaleta ¿nor da? Andere napaŕ gazte au, euskaldun beŕia da, orain bi uŕte euskerarik etzekian: bere eusko gogo-gaŕtsuak oŕdea, euskera gabeko euskaldunik etzuan ezagutzen, eta al-izatea, nai-izatea dala-ta, ezpa rik gabe ziŕt-zaŕt eginik, Iruña’ko Diputazioaren Ikastetxera jo zuen. ¿Eta itz-egitaraño ain laisteŕ ikasi al du? Ezpaika ta zalantzaz zaudetenak, Donestebe edo Santesebanen egingo duen itzaldia entzun ondoren, zeok emango dezute erantzuna. Beren burua euskaldun zintzotzat daukaten emakume asko ditugu euskeraz ez dakitenak. Auek, Julia Fernandez-Zabaleta anderea eredutzat aŕtu ta beren biotz-gogoak kemendurik, napaŕ gazte oŕek erakutsi dien bideari jaŕai bezaiote. Emakumeak euskaltzaleturik ikustea, ikastetxeak iriktizea bezin beaŕeko zaigu ¡seme-alaben izkuntza amaren menpean baitago!

Euskaltzaindiak eratutako Euskal-egun auek bultz eta gorapen aundia emango diote gure euskera maiteari: geyago beaŕian gaude ordea: ¡iru egun urte birik bein! Oso gutxi da. Probintzi bakoitzean urtean bein bederik, egoki litzaiguke.

Aurtengo euskalegunak Donestebe (Santesteban) eŕi polit oŕtan ospatzen dira, itzaldi ta jai edeŕak eginik. Igande ontan jendea eŕuz ikusiko da. Meza Nagusia, Intzaŕ Damaso kaputxino jakintsuak itzaldia eginik, eta ondoren «Mutil-dantzak» eta «Zortzikoak» ikusgaŕiak izango dira. Aŕatsaldeko lauretan, Irigarai’tar Fermin, Zalba’tar Jose ta Azkue Euskaltzainburuak itzaldi mamitsuak egingo dituzte.

Eta azkenez, «Dantza luze ta Taŕaplan» uriko dantza bereziak, Alkate jaunak asiera emanik; pilotariak eta «Gernikako Arbola».

Iru egun auek, euskel-azi naro-emankoŕa erein bezate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.