‘Aŕgia’
1923-09-23
Euskera gaxua galduaz dijoala, erdera besterik ez dala entzuten eta euskera galtzen bazaigu gu ere galduak gerala, eta abaŕ, eŕdi negaŕez ayumaka ari zerate, eta... euskeraz bakaŕik agertzen dan periodiko edeŕa ez dezute ez erosi ez irakuŕi nai. Zuen itz eta ayumakak ziñezkoak ez dira, gezuŕezkoak baizik. ¿Euskera zabaldu ta goratzea nai dezutela? Erakutsi egitez: itzak aizeak daramazki.
Militaŕak agintzen
Primo de Ribera, Kataluña’ko kapitan jenerala, altxa egin da bere tropaekin, geŕa legez bere tropak jaŕi ditu ta eŕegeari eskatu dio Gobeŕnua kentzeko ta Lege-etxeak itxitzeko; eŕegeak ontzat eman dezan zoŕtzi jeneraleko Biĺera aukeratu dio, Primo de Ribera’k esan duanez, alik eta Eŕiak gobeŕnuratzeko burudun eta biozdun gizonak eman arteraño. Alba ta Aluzemas jaunak auzipetu ditu. Alba jaunak Biaŕitz’era itzul egin du; Aluzemas’ek bere auzia lenbailen asi dezaten eskatu du.
Eŕegeak Primo de Ribera zoŕtzi jeneralekiko Biĺera baten Lendakari edo burua egin du. Baliodun diputadutzarik ez dago. Balentzi’kko kapitan jeneralak utzi egin du bere aginbidea.
Alba’k esan dio Primo de Ribera’ri ez dala España’ra geiago etoŕiko. Weyler jenerala ta Raisuni jauntxoak Gobeŕnu beŕiaren aldez jaŕi dira.
Gizon bat paŕez leŕ-gaixtoan il da
NEW YORK. —Petersburgo’tik diotenez, Juan Chamberlain izeneko jaun bat paŕ-aldia emanda il egin da. Chamberlain jauna zinema batean aŕkitzen zan paŕ-aldia etoŕi zitzaionean, ta lau oŕduan ezin geraturik egon zan paŕez leŕ-gaixtoan. Bat-batean aulkitik erori zan ta alxatzera joan ziranean ilik zegoen.
Nornai egalari
LONDRES. —Havilland etxeak auŕki egazkin meŕkeak jaŕiko ditu salgai. 200 esteŕlin liberakin nornaik erosi dezake sei zaldi indaŕezko egazkiña, egoak tolesteko moduan, ta automobil txiki bat baño toki geiago aŕapatzen ez dualarik. Bereala altxatzen da luŕetik egan egiteko ta luŕeratzeko toki estu bat naikoa izango du.
DUELA MENDE BAT
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu