DUELA MENDE BAT

2023ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
‘Aŕgia’

1923-09-23

Estropadak

Igazko igandean treñeru-estropada ospatsuak jokatu ziran Donostia’n. Zer esanik ez dago, nolako jendearen emana izango zan, beti ala izan da ta auŕerakoan ala izango da ere. (...) Egoaldia txaŕa. Euria txir-txir-txir egun guztian izan genuen. Ala ere jendea egon, aŕapatutako tokian geldi, ekaŕitako estalgaŕiarekin edo ekaŕi ez zanarekin zai, estropadak bitaŕtean. Noizbait balizetako aŕtan lenengo estropada jokatu beĂ¡r duten iru treñeruak antxen dabiltz. Gure tokitik ez ditugu ezagutzen. Ezaugaŕiak aundiagoak jaŕi biaŕ lituzketela dio noŕbaitek. Alako batean danbada baten ondoren treñeruak bizitzen dirala ikusten ditugu. Zutitu gera. Auŕki bata bestearen uŕen iru treñeruak goratu dira. Iŕtetzeko unea iruditu zaie.

Badatoz iru ur-eŕetenen buruan berdea, zuria ta uŕdiña. Getariaŕena luzeena, Beŕmeotaŕena motzena, bien aŕtekoa Donostiaŕena. Bermeo... jakiña zan.

Bi mutuŕetan Getariaŕek Donostiaŕen treñeru eŕdia alde-alde ematen dietela esango genuke. Uŕutiagotik ikusi ta badirudi laxteŕa galtzen dijoazela. ¡Bira nork emango ote lenbizi! ¡Dzast! Donostiaŕak ezkeŕetik, bat... bi... iru... lau... bost..., eta Getariaŕak. Orain bieri begiratzen zaie, auŕki Donostiaŕeri bakaŕik. Mutuŕetaraño iritxi dira, txanpak ikusten ditugu. Bidea motz-motz eginda txalo ta txistuen aŕtean Donostiaŕek aŕaunak altxa dituzte.

Ona nola etoŕi diran:

Donostiaŕak, 19 minutu, 44 segundo ta bosten batean (1/5).

Getariaŕak, 20 minutu ta lau bosten (4/5).

Bermeotaŕak, 20 minutu, 31 segundo ta bosten bat.

Bigaŕen estŕopada ikustera goaz. Orio ta San Juan gelditu dira eskuz-esku: oria ta goŕia. Kea botaz zakuŕaren gisa treñeruen ondotik eta atzetik piĺan saltoka etoŕi diran baporeak sakabanatu dira. Oiek naskagaŕi batzuek dira. Orio ta San Juan bereala prest daude. Iŕteerako oŕdua aŕtu degu. (...) Bide guztian alkaŕekin dijoaz. Iñoiz baño ixiĺago dago jendea. Badijoaz... badijoaz... Sanjuandaŕ bulaŕtsuak, Oriotaŕ bilduŕgaŕiak. An, uŕutian, Oriotaŕak bira egiten dute, bai Sanjuandaŕak ere. Eutsi ta eutsi. Aŕaunketa luzea zan. Alkaŕtzea autsi da. Orio auŕetik ekiñean. Nekez Sanjuandaŕak. Geixeago oraindik. Iritxi dira...

Orio, 19 minutu, 43 segundo ta bosten batean (1/5).

San Juan,19 minutu, 53 segundo ta iru bostenean (3/5).

Beraz, segundo batez Orio’k Donostia’ri irabazi zion. Abek dira bada gaurko igandean sari nagusirako estropadan egin beaŕ dutenak. Sedazko bandera ta 8.500 peseta izango ditu garaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.