Espainia, irteerarik gabe

2017ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Urriaren 1ak kontu berri bat ireki zuen Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzian. Poliziaren eta Guardia Zibil paramilitarren basakeriaren gainetik bi milioi eta berrehun mila hauteslek baino gehiagok eman zuten botoa, baldintza oso zailetan, ausardiaz aurre eginez mehatxuei, indarkeriari eta errepresioari. Zirkunstantzia horrek balio moral eta garrantzi politiko itzela ematen dio Kataluniako erreferendumari, zeinari inor gutxi ausartzen den ez ikusiarena egitera, nola Espainiako Estatuan, hala atzerrian.

Rajoy eta bere ministroak salbu, zeintzuk ukazioan tematzen diren, ez ia erreferenduma balekotzat ematen, baizik eta hura egin zenik ere ez dute onartzen. Horrelako jarrera bat ulertzea zaila ematen du, euren karguaren jarraipena jokoan dagoela gogoratzen ez badugu behintzat. Onartuko balute erreferenduma egin zela, sutsuki ziurtatu zuten arren ez zela egingo eta era batera edo bestera eragotziko zutela, haietako batzuk, eskrupuluren batekin, dimititu beharrean aurkituko ziren. Ez horrela Rajoy edo Saenz de Santamaria, zeintzuek soilik dimitituko zuketen Soto del Realen giltzapetuko balituzte.

Halere, erreferenduma ezkutatzeko eta nazioarteko hedabideak engainatzeko hura egin izana ukatzea nahikoa izango ez zelakoan, espainiarrak manipulatzen dituzten aldi berean, erregea ateratzea erabaki zuten lan zikinaren zati bat egin zezan. Espainiako Gobernu bat bera ere ez zen ausartuko monarkaren atzean babestera bere gaiztakeriak zuritzeko (gobernuarenak). 1981eko estatu kolpearen harira Juan Carlos I.ak egin zuen agerraldia bere erabakia izan zen, autoritateak eta parlamentari guztiak bahituta baitzeuden. Berdintsua gertatu da sakonean orain, nahiz eta Felipe VI.ak uko egin ziezaiokeen trantsizioaren historiaren ostetik egon den gobernu ustel, inkonpetente eta frankistenaren politika babestera.

Baina ez zion uko egin. Aitzitik, jarrera hotz eta mehatxatzailearekin, gobernuaren ikuspegi ultraeskuindarra babestu zuen, frankistek egiten dituzten elkar ulertzeko eskaintza hipokriten mezulari koitadu gisa agertu zen, ez ikusiarena egin zion bere Poliziak eta Guardia Zibilak Katalunian erabili zuen indarkeriari, ez zituen biktimak aintzat hartu eta bidea ireki zion Printzerrian errepresioaren sakontzeari. Zentzugabekerien jarraipena izan zen, erregea monarka parlamentario eta demokratikoa bainoago, hirugarren belaunaldiko txotxongilo frankista gisa geratu baitzen.

III. berrezartze borboitarrak bere burua ixten du, eta, Kataluniako independentismoari aurre egitean, 1978ko Konstituzioko sistema politikoaren benetako muina azaleratzen du. PSOEren buruzagitzako zenbait adierazpen faxista nazionalespainolen goraldiak —Gonzalezek 155. artikulua ezartzeko eskatu zuen; Maria Antonia Trujillok inbaditzailea izango den tropako buru izatea; Ibarrak, PPrekin bat egitea; Rubalcabak Segurtasun Nazionaleko legea aplikatzea— ez du zalantzarako tarterik uzten PPren inboluzioari sozialistek ematen dioten babesaz. Horri gehitu behar zaio Ciudadanosen gogortasuna Santiago y cierra España lelopean (Santiago, gotortu Espainia) eta Podemosen eta ingurukoen anbiguotasuna, zeintzuek erreferendum hitzartua babesten duten jakinik ere nazionalismo espainiarrak ez duela sekula onartuko, baina uko eginez hitzartu gabeko erreferendumari, autodeterminazioaren eskubiderako babesa indarrean dagoen Espainiako Konstituzioan amaitzen baita. Horrek guztiak erakusten digu estatuak faxistizazio prozesua azkartu egin duela independentismo katalanari aurre egitean. PPk dekretu bidez gobernatzen du, Parlamentuari ez ikusiarena egiten dio, epaileak eta hedabideak euren zerbitzura ditu, hauteskundeetara deituko balu askok eskatzen dioten moduan ziurrenik erraz irabaziko zukeen, bere izaera frankista, lapurra eta ustela ezkutatzea lortu duelako monarkiaren banderaren atzean.

Zirkustantziak ikusita, ez da nahikoa urriaren 1eko biktimekin. Estatua errepresioa handitzearekin jolasten da DUIren aitzakian (alde bakarreko independentzia deklarazioa). Ziurrenik, ezingo du aplikatu Europako presioarengatik. Gobernu tiraniko anker baten gisan jokatzeagatik, giza eskubideen urraketetatik herritarrak babesteko norbaitek kanpotik esku hartzeko eskubidearen doktrina aldarrikatzetik pauso batera dago Espainia.

Perspektiba beltz hori saihesteko, urriaren 1ean erreferendum bat izan zela ukatzen zuen eta duen estatu horrek berak orain uko egiten dio DUIri. Hura saihesteko ez denez oso probablea istiluen aurkako Guardia Zibilaren paramilitarrak berriz bidaltzea, haien adierazpena onartu beharko du, baina, egin ohi duen bezala, eraginkortasun juridikorik duela ukatuko du, eta, bien bitartean, errepresioan sakonduko du, Generalitateko gobernua espetxeratzeraino.

Orduan, nazioarteko komunitateak bitartekaritza bat inposatuko du, premiaz, erreinuaren egonkortasun ekonomikorako. Bitartekaritzak erreferendum hitzartu bat egitera behartuko du. Eta erreferendum hitzartuak (eta lotesleak) independentziaren baiezkoa jasoko du, gobernuaren inkonpetentziak eta haren alderdiaren katalanofobiak eta hedabideek eraginda.

Eta Denaes, Vox, Kataluniako Gizarte Zibila eta antzeko elkarte neofrankistek deitutako manifestazioetara joaten diren nazionalista espainiarrak ohartzerako, katalanak independente izango dira.

( Erredakzioan itzulia )
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.