Osakidetzako protokoloa errespetatu ez nuenez, familiako medikuarengana joan nintzen, eta, oztopoak jarri zituen arren, tematu egin nintzen, eta beharrezko nuen bolantea eman egin zidan. Ondoren, Osakidetzako ikuskatzailearengana joan nintzen, zeinak uko egin zion erabat sinatzeari, hura nire kapritxo bat izan zela adieraziz. Astebete geroago berriro joan nintzen bere bulegora, Onkologikoko txostenarekin, eta berriro uko egin zion sinatzeari.
Gure aitak minbizia sufritu zuen; nire ahizpa bati bular bat kendu zioten. Ikertzen ari dira ea minbizia herentziazko gaixotasuna izan litekeen edo ez. Onkologikoan beti azpimarratu izan didate susmorik txikiena izanez gero, joateko agudo ikerketak egitera.
Badakit osasun zerbitzuen artean ekinbide protokolo bat dagoela, baina ez dut onartzen burokrazia gaixoaren egoera pertsonalaren gainetik jartzea eta hain estu betearaztea. Nire protestak ez dauka zerikusirik ikerketan xahutu nuen diruarekin, 143,60 euro besterik ez baitzitzaidan kostatu, baizik eta zerbitzu publiko bateko ikuskatzaile batek agertu duen jarrerarekin, horrela ez baitio zerbitzu handirik eskaintzen publikoari. Legeek egon behar lukete gizakiaren zerbitzura, eta ez alderantziz.
Rakel Lizarralde. Azpeitia.
Mendekotasun Legea eta garuneko kaltea duten pertsonak
Burmuinean kaltea duten hamar mila pertsonatik gora dago Euskal Herrian. Istripuz, traumatismo kranio-entzefalikoa izanda edo iktus baten ondorioz gertatzen dira kasu gehienak. Kaltetuek, ezintasun fisikoaz gain, begi bistan ikusten ez diren jarrera eta ezagutza arazoak izaten dituzte. Hala nola amnesia, arreta gorde ezina, bai etaeguneroko bizitza antolatzeko zailtasuna ere, pertsona bere burua garbitu, jantzi edo eta ekonomikoki antolatzeko gai ez delako. Kasu larrienetan, laguntza behar handia izaten dute kaltetuek.Indarrean dagoen Mendekotasun Legearen arabera, hiru gradu bereizten dira:
1. Mendekotasun ertaina: pertsonak eguneroko bizitza egiteko laguntza behar du, egunean behin gutxienez. 2. Mendekotasun larria: pertsonak eguneroko bizitzan laguntza behar du, ezinbestean, bi edo hiru aldiz. Eta 3. Mendekotasun osoa: eguneroko bizitzan laguntza behar da, pertsona adimenez eta fisikoki ez delako autonomoa. Ezinbestean eta etengabe laguntza behar du.
Mendekotasuna sailkatzeko legeak ezartzen dituen baremoak, ordea, ezgaitasun fisikoak hartzen ditu kontuan, neurri handi batean. Zentzumena, psikikoa edo adimen-autonomia gabezia 100 puntuko taulan 15ekin neurtzen da. Ondorioa: burmuineko kaltetu batzuen mendekotasun-gradua ez datorrela errealitatearekin bat, diru laguntza ekonomikoen eskubideetatik kanpo geratuz.
Galdera hauek datozkit burura:
-Noizko balorazio neuropsikologiko integrala pertsona horientzat, fisioterapeuta batek egindako balorazioaz gain?
-Lege berria ezarri aurretik, nire anaiak mendekotasun osoa bazuen, nolatan du mendekotasun larria -arinagoa- orain?
Ana Irastortza. Garunean kaltetutako baten senide eta EHUko irakaslea.
Port Alegreko anderea
Azaroaren hastapen honek ez du bakarrikordu aldaketa ekarri; han, Iberiar penintsula baino 17 aldiz handiagoa diren lurretan, eraldatze sozialaren itxaropenak emakume izena du: Dilma.195 milioi biztanleren lehendakaria, ezkerretik datorren feminista, matxista eta elizkoiaden lurraldean, lehendakaritzara heldu da, eta bere lorratzetan emakume pobre askoren esperantza. Duda izpirik gabe, hau txalotzekomodukoa da. Aditzen ditut jada funtsezko kritika zorrotzen marmarrak, baina arrazoiarenparte bat izanik ere, ez didate poza goibelduko. Mundu krisian blai, erlijioen gurutzaden erdian,eskubide sozialen atzeraldiak eramanak gauden honetan, argi izpi bat bezala dut Dilmaren garaipena. Beste batzuek Lularen oinordekotzat bakarrik ikusiko dute; beste horiek emakume izanagatik ez diote balentriarik onartuko, Thatcher zoritxarreko burdinazkodamaaipuan. Nik, berriz, gogoratzen dut Pratibha Patil,emakume pobreen bankuaren sortzailea,2007ko uztailaren 21ean Indiako lehendakari hautatua izan zen anderea eta handik gutxira kanpaina mediatiko zikin batek, Indiako burtsaren laguntzaz, boteretik kendu zuena. Gizon mundu horrek Thatcherri halakorik egin balio..., baina, bistan dena, ez zen bere interesen zerbitzuko...
Feministok gutxitan dugu halako albisterik gurean zein kanpoan. Defizit publikoak murriztu behar diren garaiotan, gizarte, osasun, hezkuntza etakultur arloankenduko den dirua, behin-behineko gizon lanetan diren AHTan, Pasaiako kanpoko portuan, Urdaibaiko museoan eta hainbat azpiegituratan xahutuko dute.Emakumeok garesti ordainduko dugu kapitalismoaren krisia, langile zein erabiltzaile gisa.
Panorama hau ikusita, herri handi bateko lehendakaria emakume ezkertiarra eta feminista izateak poza eta itxaropena ematen dit, etacaipirinha tragotxo batez ospa dezagun. Gora Dilma, eta eutsi goiari!
Nathalie Pelage. Hendaia.
ZUZENKETA: Azaroaren 2ko BERRIAn, Iritzia sailean, Castillo Suarezen Alize zutabean azken parragrafoko zati bat argitaratu gabe geratu zen. Hauxe da azken paragrafoa osorik: «Alizeren abenturak herrialde miresgarrian liburukoa izan zen ezagutu nuen lehendabiziko epaiketa. Liburua ezin bukatuz ibili nintzen erabat zentzugabeak eta arraroak iruditzen zitzaizkidalako liburu hartako pasarteak. Egunotan liburua irakurri dut berriz, eta ez zaizkit iruditu egungo hainbat epaiketa Alizek bizi izandakotik horren ezberdinak: botere legegilea duena da aldi berean epaile, eta epaia ematen da hausnarketei erreparatu gabe. Epaiketaren erdian zegoela, Alize bat-batean esnatu, eta bizi izandakoa ametsa zela ohartu zen. Ea zuendako ere amesgaizto batean geratzen den dena».