Gogoratzen dut nola ume nintzenean nire gurasoek automobilean segurtasun uhalik gabe garraiatzen gintuzken, ez nahi ez zutelako, soilik aurreko eserlekuetan kokatuta zeudelako baizik. Era berean, oroitzen naiz toki guztietan zegoen erretzeko aukeraz, edonork edozein toki eta unetan egin zezakeena. Eta nola ez, askotan gogoratzen dut eskolako jolastokian pasatako milaka orduetan zehar, udarako eguzkiak berotutako break euria egitean ateratzen zuen usainaz gain, honen gainean jartzen genituen jertse, margo eta ideiekin sortzen genituen jolasak.
Oroitzapen hauek ordea 90. Hamarkadan kokatuak dira eta ni ume izatetik, guraso izatera pasa naiz. Gure jendartea ere asko aldatu da, agerikoak diren komunikatzeko erraztasunez gain, baliabide pedagogikoak garatu dira, formazio eta ezagutzan sakontzen jarraitzen dugu eta Gizarte eta Kultur Antropologiak azalarazi bezala, agerian gelditzen ari dira genero artekotasunean behar ditugun harreman aldaketak, zein burutu diren garapen sozialak ere.
Aldaketa guzti hauek ordea gauetik egunera esparru guztietara heltzea ezinezkoa badirudi ere, bereziki objektuetan zein eraikuntza eta instalakuntza berrietan eskaintzen diguten parada baliatzea ezinbestekoa da garapena modu koziente eta heldu batean bermatzeko. Zer esanik ez dago, eskola berri baten eraikuntza erakusleiho paregabea dela ondorengo generazioek bestelako bizipen eta heziketaren bidez aurrera pausoak ematen jarraitzeko. Eta hain juxtu, aisialdian, jolas-tokian, harreman libreagoak ematen diren espazioa sortu eta eraikitzeko baldintzetan kokatzen da “Gure Jolastokia Amesten”, Gasteizko Errekabarriko eskola berrirako sorturiko proiektua. Helburu nagusiak ikuspegi feminista lantzearekin batera Berdintasun guneak sortzea, elkarrenganako errespetuan, begirunean zein elkarrizketa errazten duten zubiak eraikitzea, oinarrizko askatasunaren bultzatzailea eta inklusiboa eta integrala den Jolas toki bat eraikitzea dira.
Eta noski, hau lortzeko bidea eta prozesua berak ere, ezaugarri horiek izango dituenez, datorren Maiatzaren 19rako Jardunaldi batzuk antolatu ditugu Gasteizko Salburuako Gizarte etxean: Heike Freire "Jolastoki biziak, eskola bernaturalizatzeko aukera bat" – Amaia Albeniz eta Zuriñe Burgoa "Eskolako jolastokia, berdintasunean hazten eta hezten" – Carme Cols eta Pitu Fernandez "Jolastokitik heziketa esparrura, komunitatea ereiteko prozesua".
Ametsak egi bihurtzeko lehen urratsa, berau irudikatzea omen da. Bada garaia orain dela hamarnaka urte aldaketarik burutu gabe mantendu ditugun esparruak deseraikitzeko, bertan, gaurko umeek bestelako bizipenak eta oroitzapenak izan ditzaten, eta generazio bakoitzak espazio dinamiko hau berreraiki dezan, une oro eraikitzen ari den esparru bat. Natur zein giza harreman duin, laguntzaile zein zaintzakoak sortzeko aukera bermatu dezagun. Guk izan ditugun ametsak egia bihurtzeko garaia da, beste batzuen ametsak sortu, eta aurrera pauso hauekin, beraiek ere orain sortutakoak betetzeko aukera izan dezaten.