Hitz egin dezagun Afrikari buruz eta etorkizunari begira

Alvaro Martin de Vega, Paloma Gonzalez-Pinto de Miguel
2017ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Erraza da pobrezia idealizatzea, pobreen borondaterik eza berezkoa balute bezala ikusiaz. Erraza da berauei giza duintasuna kentzea, erruki objektuetara murriztuaz. Hau inoiz baino nabarmenagoa izan da Afrikari buruz komunikabideetatik eman den ikuspegian, non pobrezia eta gatazkak testuingurutik kanpo landu diren». Chimamanda Ngozi Adichie (nigeriar idazlea)

Afrika, bai nazioarteko garapen prozesuetan, bai bere barne-garapenean, inoiz baino gehiago inplikatzen ari da, nazioarteko komunitateari ikasgai handi bat ematen ari delarik. Afrikako hamahiru herrialdeek (Benin, Botswana, Burkina Faso, Burundi, Kamerun, Cabo Verde, Txad, Boli Kosta, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Djibuti, Eritrea, Etiopia eta Ekuatore Ginea), beraien borondatez, garapen iraunkorraren inguruko 2030 Agendaren jarraipena aurkeztuko dute New York hirian, uztailaren 10 eta 19 bitartean egingo den Nazio Batuetako goi-mailako Foro Politikoan. Afrika kontinentea, 2030 Agendara iristeko, 2015 ondorengo programaren negoziazioetan funtsezko aktorea izan da. Aldiz, Espainia, oraindik ez da hasi Agendaren jarraipenerako plan eta adierazleekin, eta nazioarte mailan onarturiko helburuak gauzatzeko interes politiko gutxi erakusten ari da.

Hortaz, kontinentearen zailtasunak eta erronkak itzelak izan arren, izan diren aurrerapenak ikusarazi nahi ditugu, batez ere genero-berdintasunaren arloan. Igaro berri da maiatzaren 25a, Nazioarteko Afrikaren Eguna. Afrikaren Alde Taldeak, afrikar emakume aktibisten aldarrikapenak azpimarratzen ditugu, berdintasunaren bidean daramaten borrokarekin bat eginez.

Horren guztiaren adierazgarri da laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadetan afrikar emakume askoren antolaketa alderdi politikoetan, blokeo etnikoari aurre egiteko Afrikako tradizioak gaurkotasunera ekarriaz, Estatu ereduak, baliabideen kontrola eta boterea aldatzeko borondatearekin. Horrela, kultura eta nortasun kolektiboak beraien gizarte aldaketaren motor gisa irudikatu ziren. Afrikako mugimendu feministek egindako lana aitortu beharrean gaude. Izan ere, Afrikako erresistentzia eta aldaketa-mugimendu gehienek emakumeen izenak dituzte, kasuan-kasuan, apartheid-aren kontrako borroka, Eritreako emakumeen iraultza feminista edo eta Nigeria bezalako herrialdeetako emakumeen indarra... «ama erreginetatik hasi eta emakumeen greba beldurgarrietara, Afrikako memoria historikoan emakumeen presentzia nabarmentzen da, Europan emakumeek izaten duten eragina erabat gaindituaz». (Iniesta eta Roca, 2002: 38).

Gaur egun, emakume-eskubideen aldeko aktibismo garrantzitsu bati buruz hitz egin daiteke, «2030an 50-50 planeta baten alde», «gender machineries» (generoarekin loturiko gaiez arduratzen diren nazio-mekanismoak) edo eta maila ezberdinetako «networking»-a bezalako estrategiak honen adibide direlarik, guztiak, Afrikar Emakumeen Hamarkada (2010-2020) Afrikako Batasunak eginiko adierazpenari atxikiak.

Horretaz guztiaz gainera, kontinenteko emakume mugimendu eta aktibistek, 2030 Agendaren jarraipenean, gobernuei dei egin diete Garapen Iraunkorrerako bosgarren helburuari begira lan egin eta egiazko konpromiso bat hartu dezaten. Bosgarren helburu hori, generoen arteko berdintasuna lortzeari eta emakume eta neska guztien ahalduntzeari lotua dago. Aukera paregabea da, afrikar instituzioetatik abiatuz, afrikar emakumeen giza eskubideen aldeko lana, giza eskubide politiko, ekonomiko eta kulturalak integratzen dituen agenda bateratu batean sartu eta bultzatzeko.

Badira hamar urte Afrikaren Alde Taldetik eta Nafarroako Afrika Behar Beharrezkotik Afrika kontinentearentzat eta kontinentearekin lankidetza eraginkorra eta berezia aldarrikatzen ari garela, betiere afrikar emakumeen parte hartzea bultzatuaz. Emakumeak eta neskak dira Afrikako ekonomiaren bizitasun iturri, beraien eskubideen alde borrokatzeko gaitasun nahikoa dutelarik. Emakume ahots ugari ozen gailentzen dira bitartekaritza beharrik gabe. Gizarte eragile garenez, lidergo prozesuei laguntzea gure aldarrikapenen artean dago. Elkarrekin ikasten dugu, izan ere, gure inguruko migratzaileen Afrikako kultura ezberdinak eta kontinentea bera izan dira bertako aberastasun eta indarra erakutsi dizkigutenak. Horregatik, hitz egin dezagun Afrikari buruz era positiboan eta etorkizunari begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.