Independentzia, maitasuna bidelagun

Ixabel Etxeberria
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Egutegiak sekula gertatu ez zen egoera baten aurrean jarri gaitu. Abertzale eta euskaltzale guztientzat garrantzitsuak diren bi hitzorduak, Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna, egun berean iraganen zirela. Borondate baikor bati esker, helburuak argi dituzten pertsonei esker, bi besta handi hauek zorrozki antolatuak izan dira, eta desberdintasun guztien gainetik giro abertzalean igarotzeko ahaleginetan aritu dira. Hau da urte osoan herri honetan egiten den lanaren fruituen ospatzeko manera bakarra etagelditzen diren oztopoengainditzeko, hots garaitzeko bidea.

Independentistak sareak noski bere ardura badu aurten Baigorrin Aberri Eguna antolatzeko hautuan. Haatik, Independentistak sarearen jatorria zein den esplikatzeko beharra nabarmena da egin diren oharren ondotik, zurrumurruek, gutxiesteek ez baikaituzte laguntzen eremuen irabazteko. Independentistak sarea Nazio Eztabaida Gunean erabilitako debate luzeen ondotik sortu zen. Debate horietatik sortu zen ekintza garrantzitsu gisa, independentziaren aldarrikapena funtsezkoa baita herri gisa gure geroan sinesten dugunontzat. Proiektuhau beste batzuen arteanbultzatu zen, eta geroztikIndependentistak sareaAberri Eguna antolatzen hasi zen, beste ekintza batzuenartean hau delarik entzungarriena.

Independentistak sareak antolatu dituen lehen Aberri Egunak mugaren gainean antolatu zituen, abertzaleak diren alderdi guztiak gomitatuz, abertzaleak ez direnak ere uste baldin badute autodeterminazio eskubidea bermatu behar zaigula. Sareak abertzale guztiak gomitatu zituen, sarea pertsonaz osatua baita. Sarearen lana ez da alderdi batena, sareak ez du alderdi baten funtzioa, sareak duen funtzioa da independentziaren ideiaren zabaltzea, bultzatzea eta herri honen independentziarako aukera bermatzea, geroan, independentzia aukeragisa egon dadin, besteaukeren ondoan. Estatu independente gisa bizitzeko aukera ukan dezagun, nazioarteko legediak autodeterminazio eskubidea ezagutzen digun ildotik.

Sortu zenetik Independentistak sarea erregularki biltzen da, eragileekin hitz egiten ibiltzen da, independentziaren aldeko agerraldiak antolatzen ditu, plazaratzen ditu,herriarekin lotura gordetzen du eta diasporarekin harremanetan jarraitzen du Euskal Herriaren aldeko ekitaldiak antolatuz eta gure aldarrikapena munduan zehar ezagutarazteko.

Independentistak sareak Euskal Herriko alderdi desberdinek bultzatzen dituzten proiektu desberdinen berri badauka, badaki Batera plataforma zer den, Autonomia Kolektiboaren berri badu, badaki Euskal Herria Bai koalizioaren lana zer den. Haatik, ez da bere lan eremua. Bi estatuekiko elkarrizketarako bideak bilatzen direla badaki, lan dorpea dela elkarrizketarik nahi ez duen estatuaren aurrean aritzea. Egiten den lan hori goraipatzen du. Haatik, ez da sarearen lan eremua.

Sarearen eremua independentista guztiak biltzea da, bakoitzak bere eremuan independentziari espazioa zabaltzea da, eta ideia hori utopia baino gehiago dela erakustea, uste duguna baino hurbilago dela.

Sareak herri honek independentzia lortuko duela euskal herritarrak konbentzitzeko ardura hartu du.

Independentistak sareak urte osoan egin den lana goraipatuko du Aberri Egunean, eta independentziaren aldeko urratsak egitera dei eginen du, hemen eta munduan zehar, bakoitzaren ahalen etanahiaren araberan. Gure geroa gure esku dago, denen beharra dago, alderdien gainetik, oztopo guztien gainetik, herri honekiko dugun maitasuna bidelagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.