Istripu ez diren istripuak

jon ordonez garmendia
2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun


Meatzariak lurrazalean, akabo arazoa. Gaur goizaldean ziren ateratzekoak Txilen mundu guztiaren arreta bereganatu duten 33 gizonak. 1972an Andeetan hegazkin istripua izan eta 72 egunez muturreko baldintzetan bizirik iraun zutenen kasuan bezala, meatzariak heroien moduan hartzeko prest daude; aurtengo otsaileko lurrikararen osteko salbatzeko lanak ekarri ditu gogora gertatutakoak, ezinbesteko bihurtu baitute meatzariak bizirik ateratzea. San Jose meategian gertatutakoa, ordea, ez da istripu bat izan, ezta hondamendi natural bat ere. Enpresak ez zituen hartu segurtasuna bermatzeko hartu behar zituen neurriak, eta gobernuak ez zuen ikuskatu. Kamerak itzali, eta banderak jasoko dituzte; ondo bidean, meatzariak etxera itzuliko dira. Salbatzeko lanen kostua zenbatu beharko dute, ordea, eta diru horrekin, komunikabiderik gabe, zer egin zitekeen aztertu. Mundu osoan gertatzen dira istripu ez diren istripuak, eta Hungarian, isurketa eragin zuen enpresako zuzendaria atxilotuta ere, bi hilabetean ez dute aterako lurrazalera isurgai toxikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.