Joxe Azurmendi

Koldo Gorostiaga. Naia Muñoz. Manus Lasa. Bittor Hidalgo
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Euskadi sarien garrantzian ez dut sinesten. Halere, aitortu behar dut, sari horri esker, euskaldunon artean Joxe Azurmendirenezagutza areagotzeko baliagarria izanen den neurrian, txalotzeko motiborik ez da faltako. Zeren Joxe Azurmendibaita betidanik, bere bizitza guztian zehar, Euskara eta Herriaren aldeko borroketan murgildurik egon eta dagoen intelektual aparta. Maizgaizki interpretatua izan da, frantziar eta espainiar nazionalismoei kritika zorrotzak egiteagatik, eta, batezere, gaurko espainiar demokrazian adorez eta zentzuz libro mintzatzeagatik.

Euskaldunok, gaur egungo Euskal Herriaren geroari buruzko eztabaidarako, harenpentsamoldea ezinbesteko abiapuntua dugu.

Koldo Gorostiaga.

EITBn LEP deitzen duten hori

Asko poztu ginen denok EITBk oposizioak aurkeztu zituen egunean. Hainbeste denbora igaro eta gero, azkenean, lanpostu publikoak hor zeuden. Denon eskura egongo ziren, eta orain arte postu horiek bete zituzten askok galdu egingo zituzten.

Lehenengo momentutik prozesua nahiko bitxia izan dela argi dago: oposizio publiko baten izen ematea aholkularitza-enpresa pribatu baten esku egotetik, ikasgai-zerrenda itxi eta zehazturik ez egotera, edota azkenean UPV/EHU eta RTVE ere oposizioetan sartuta egotea... Gauzak horrela, aurrera egin beharra dago, eta asko izan ginen, egoera hori izanik, izena eman genuenak.

Ez da harritzekoa, izena eman ahal izateko euskara maila zehatza eskatzea, izan ere, gezurra badirudi ere, Euskadiko hizkuntza ofizial bat izaten jarraitzen du euskarak.

Benetan harrituta geratu naiz lehenengo azterketa egiterakoan, gaztelaniaz, eta soilik gaztelaniaz, zegoela ikusi dudanean. Eta ez hori bakarrik, azterketa hasi baino lehen irakurri diguten ohar horietako batean, barkamena eskatzen ziguten azterketa euskaraz ez egoteagatik. Barkamena? Ze txantxa mota da hau? Ez diot zentzurik ikusten Euskal Irrati Telebistarako LEP batean, zeinetan aldez aurretik euskara maila zehatza eskatu duten, azterketa gaztelaniaz izateari. Baina oraindik okerrago iruditzen zait, nahita egindako ekintza bat dela eta, barkamena eskatzea.

Argi dagoena da EITBk, garai batean, harro-harro Euskal Telebista deitzen genion horrek, azkenaldian hartu duen norabidea.

Naia Muñoz. EITBren LEPera aurkeztutako oposatzaile bat.

San Nikolas ikastolakImanol Beristaini

Askotariko ideologiak, askotariko pentsaerak ditugu San Nikolas ikastolaren proiektuarekin engaiamendua dugun irakasle, langile eta gurasook. Aniztasunak, baina, ez du lausotu gu guztiok biltzen gaituena: gure ikasleen, gure seme-alaben hezkuntza eta garapena euskararen herrian, Euskal Herrian.

Horregatik, diferentzien gainetik eta batasun bidean, ezin dugu gure ardura baino erakutsi Imanol Beristain, Lehen Hezkuntzako 6. mailako tutore eta maisua denarengatik, urriaren 22an atxilo eraman eta gaurko egunez kartzelatu dutenarengatik.

Imanol Beristainek urteetan ikastolako irakasle, langile eta gurasoekin, eta are inportanteagoa dena, bere ikasleekin, gure seme-alabekin egin duen lana, ikastola osatzen dugunok jaso genezakeen onena izan da, eta hala izaten jarraitzea espero dugu bihotzez.

San Nikolas ikastolako lagunok, Nerea Gorospe andereñoari, hona bidean dagoen Maleni eta euren familia osoari adierazi nahi diegu gurea dela euren samina eta alboan izango gaituztela Imanol Beristain berriro ikastolara ekartzeko ahalegin zintzoan.

Manus Lasa. San Nikolas ikastolako irakasle, langile eta gurasoen izenean (Getxo).

'Izarren argia'

Zenbat aurreratu dugun euskaldunok euskara kontuetan azken berrogei urtean (hegoaldean behintzat), sinesgarri egiteraino frankismo beltzeneko istorio bat, euskaraz eginda ere Saturrarango kartzelari eta kartzelatuek, apaiz, moja eta militarrek.

Bejondeigula.

Bittor Hidalgo. Donostia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.