Jesus Rodriguez.

Kataluniak «kolonizatzaileak» garaitu ditu

2017ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Mariano Rajoysaiatu da, saiatu denez, kataluniarrei tratu txarra ematen azken asteetan, baina boomerang efektua izan du, eta Alderdi Popularra (PP) extraparlamentario bihurtu du Gironan, Lleidan eta Tarragonan. Bartzelonako probintzian hiru diputatu dauzka boto leiala mantentzen duelako Badalonako auzo batzuetan (non Xabier Garcia Albiol alkate izan zen) eta Pedralbes eta Bonanovako guetto oligarkikoetan (Neguri katalana). PPk Katalunia koloniatzat hartu du, eta halaxe tratatu du, istiluen aurkako ontziak bidali ditu altxatutako errebeldeen masak kontrolatzeko, erregeorde mertzenario bat inposatu du, Millo jauna, zeinak inork baino hobeto islatzen duen gehien berotzen duen eguzkira gerturatzen den figura, espetxea edo erbestea inposatuz sufragio unibertsalaren bidez aukeratutako ordezkarien aurka. Kolonizatzaileak garaituak izan dira.

Mezu argi bat bidali zioten atzo 2.063.361 katalanek Madrili: hau ez da sufle bat eta ez gaude abduzituta. Espainiako Estatutik lotura eten nahi dutenak 2015eko irailaren 27ko hauteskunde plebiszitarioetakoak dira, eta horri gehitu behar zaio jendez lepo dagoen Barçaren zelai oso bat. Hau da, parte hartzea %7 handituta, egiturazko abstentzioa deritzonaren mugara iritsita, konstituzionalismoari 140.000 boto emaile gehiago eman dizkio eta 100.000 independentismoari. Hori guztia Ciudadanos moduko alderdi batek kapitalizatu du. Katalunian sortutako alderdi bat da, eta honek, paradoxikoki, Estatuarentzat beste porrot sinboliko bat esan nahi du. Ez dira gai izan Kataluniako boto emailea erosteko prest zegoen ezer saltzeko Madrildik. Hori bai, alderdi laranjak, Ibex-35etaren besoetakoak, bere helburua begiztatzeko, gizartea tentsionatu du elementu identitario bat erabili du; lerro banatzaileak sortu ditu hiztun katalanen eta hiztun gaztelaniadunen artean. Borroka hori, gobernua osatzera iritsi izan balitz, gure ikastetxeetako geletara eraman nahi zuen gainera. Oraingoz, haustea helburu duen asmo horrek bertan behera geratu beharko du.

Hemendik aurrera erronka handiei egin behar diegu aurre. Carles Puigdemontek eta Oriol Junquerasek badakite eserlekuetan izan duten garaipen hori eskuineko zein ezkerreko jende askoren eskuzabaltasun ikaragarriarengatik izan dela, zeina ez zegoen prest 155aren estatu kolpea baimentzeko. Hamarnaka milaka boto izan dira, anaitasunez eta autodefentsaz utziak, asko CUPen ingurukoak, beste batzuk En Comu-koen ingurukoak (modu irekian esan zuen Albano Dante Fachinek) eta modu isilago batean sozialista batzuenak. Begiratu bestela nola jaisten den Ebroko eskualdean PSCren botoa eta JPCk, ERCk eta CUPek botoak gehitzen dituzten. Ezin da egin emaitzen irakurketa ohiko ezkertiarren eta eskuinekoen eskema erabilita. Abenduaren 21ean erabakitzen zena honakoa zen: gutxieneko erakunde demokratiko batzuei eutsi edo legalitate konstituzionalaren pean mozorrotutako neofaszismoa zilegitzat eman. Inor ez da dadila engainatu: Katalunian azken urteetan egin diren inkesta guztien argitara, gizarte hau balore aurrerakoiekin eta eraldaketa sozialarekin gero eta gehiago identifikatzen da. Legebiltzar berriko ekimen parlamentarioetan errealitate hori ere islatu beharko da.

Eta galdera nagusia: nola eman ahal izango dira pauso berriak irailaren 27an aldarrikatutako Errepublikaren markoaren pean zaintzapeko askatasunean egonda? Asko hitz egin da azken egunotan independentismoko aktoreen aurka Auzitegi Gorenak egin behar zuen presio judizialaren igoeraz hauteskunde egunaren ostean. Euskal Herrian 18/98ko estrategia errepresiboa izan zenaren antzeko zerbait da, katalan erara. Ana Gabriel, Marta Rovira, Marta Pascal edo Lluc Salellas Fiskaltzaren jomugan daude, hau da, Rajoyren gobernuaren jomugan. Baina ostiral honetan atzo Bruselan eragina duten zenbait hedabidek elkarrizketa eskatzen dute: De Standard, Politico, Le Monde... zerrenda gorantz doa artikulu hau idazten dudan heinean. Espainiako Estatuan independentzia judizialik ez egotea, kasu honetan, mesederako izan liteke. PPren exekutiboaren esku dago errepresioa geratzea, espetxealdietako badaezpadako neurriak malgutzea eta atzera egitea independentismoaren aurkako kausa orokorrean. Lehen seinalea urtarrilaren 4an ikusiko dugu, Oriol Junquerasek Llarena epailearen aurrean deklaratzen duenean.

Borrak isiltzen badira, aukeraren leihoa aprobetxatu beharko da. Ordezkari politikoek hitz egin ahal izango dute, baina hori baino garrantzitsuagoa dena, erakunde errepublikarretatik nahi edo ez erkidegoen eremu juridikoek jokatuko dute aurrekontua eta osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak modu birbanatzaile batean kudeatu beharko dira, klase popularrenetan pentsatuz. Duintasunaren Dekretuak deitu ditu CUPek. Ez dut hain zaila ikusten eta bat etorriko zen abenduaren 21ean gertatu denarekin: independentismoa handitu egin da Nou Barrisen (Bartzelonako auzorik pobreenean) eta jaitsi egin da Sarria-Sant Gervasin (auzorik aberatsenean).

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.