Kursaal zubiari omenaldia ibaitik

2021eko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Donostiako Zurriolako edo Kursaaleko zubia 1921eko abuztuaren 14an inauguratu zuten, joan den igandean mende bat, eta, mendeurren horren harira, egokia da hiriko herri lan garrantzitsu, esanguratsu eta eder horri meritua aitortzea.

Zubiak dira, seguru asko, giza zibilizazioak naturaren orografian barrena mugitzeko asmatutako eraikuntza zaharrenak, beharrezkoenak eta sinbolikoenak. Ur putzu bat edo lurraren artesi bat gainditzeko pauso luze, kalkulatuaren emaitza dira. Ibai baten ibilgua edo ezponda handi bat gainditzeak obra burutsu bat egitea eskatzen du. Ibilbide bateko osagai esanguratsuak dira zubiak, pasarterik gogoangarriena bilakatzen direlako eta lekuarekin berarekin duten loturak parajea bera izendatzen eta menderatzen dutelako. Mugikortasunaren ospakizun hutsa dira zubiak.

Ezarritako lekua goitik behera eraldatzen du eraikuntza horrek, batez ere hirietan dauden ibaien kasuan; elementu bikoitz bat da, batzuetan ingurune bat sorrarazten duena, edo jada sendotua dagoen testuinguru bati gehitzen zaiona. Ibilgu bat gurutzatzen duenean, bi ertzak elkartu eta bereizten ditu aldi berean, baina bi erriberen arteko harremanaren sinbolo bat da, gertakizun historiko bat: lehen muturtuta zeuden ibaiaren bi ertzak orain erlazionatuta daude. Nortasuna emateko eta zerbait ordezkatzeko duen gaitasunak sinbolismo oso trinkoa ematen die zubiei.

Donostian, ibaiaren bidearen ezaugarri bat da, Mundaizko kurbatik aurrera, Urumeak ibilbide hautsia duela, bi lerrokatzerekin, eta errotula Santa Katalinako zubian. Jose Antonio Agirre zubiaren mutur batean, bi zubi ikusten dira tarte bakoitzean, lehenean Mundaizkoa eta Maria Kristina, eta bigarrenean Santa Katalina eta Kursaalekoa. Baina ez da posible guztiak ikustea aldi berean, siluetak ez direlako gainjartzen, eta, aldi berean, haien arteko tarteak txikituz doazelako progresiboki; eta horrek ekartzen du ibiltariaren ikusminak azkeneko zubiraino irautea, Kursaaleko zubiraino, hainbeste paisaia eta zubi-ondare horren modu elegantean bukatzen denean bokalearen aurrean, non hurrengo zubia irudimenezkoa baita, han infinituan, itsasoak zerua zeharkatzen duenean eta hura bere islarekin itzultzen denean. Zubiak harrera egiten dio hainbesteko solemnitatez errezibitua izanik harriturik datorren mareari, eta ibaia ohartarazten du ez dadin indiferentziaz igaro. Are ederragoak dira ibaiak haien zubiak eder direnean.

Kursaaleko zubia, 1921ean inauguratua, sei urte lehenago proiektatu zuen Jose Eugenio Ribera ingeniariak (1864-1936), eta, 1993an taula deseginda, berreraiki egin zuten. Itsaso beti aktibo baten aurrean egonik, badu irudi ezagun bat, ibaiaren bukaerako momentuan kokapen pribilegiatua baitu. Bi balorazio diferente ditu, handik igaro eta marearen sartze indartsuari begiratzeko itsas agertoki gisa, edo Kursaaleko ikuskizun egunetan pauso arinez Zurriolako hondartzara bidean zeharkatzeko gisan, edo hari buruzko pertzepzioa, batez ere ur ertzetik, goragotik. Ikuspegi klasiko horretatik, baranda ondoko hiru zubi-branken gaineko diametro handiko sei artdéco farol ikaragarriek —Victor Arana ingeniariaren proiektua izan zen— espresionismoa eransten diote, zeina gauez bizitu egiten baita, auditoriumaren fatxadako argiekin harmonia eta sintonia eder bat sortuz.

Hurrengo argudioa duela hamar urte ere aldarrikatu zen (Gara-n, 2011ko abuztuaren 14an). Ematen zuen Kursaalak (1999) eta hondartzak zubiko joan-etorriak ugaritu zituztela, baita ibilgailuenak ere, baina batez ere oinezkoenak, Bulebarretik luzatutako bideengatik. Zubiak, bere espaloi eskasetan, ibiltariak, paseatzaileak eta korrikalariak hartu behar ditu, abiadura diferenteetan doazenak; eta ezinduak gurpil aulkietan, arrantzaleak, itsasoko olatuen ikusleak. Aisialdirako korridore eta agertoki da.

Pandemiaren eraginez, gainezka eginda dago zubia, gaur egun. Bi lerro Bulebarrera, haiei erantsita bizikletentzako lerro doblea, eta beste lerro bat kolapsatutako lerroaren kontrako bidean, eta bi espaloiak bete-beteta, gainera. Paradoxikoki, bi ertzetatik datozen espaloi guztiak zabalagoak dira. Salamanca pasealekuak eta Erregina Erregeordearen kaleak, sei metroko zabalera dute; Argentinako Errepublikak, lau metrokoa; Ramon Maria Lilik, bost metrokoa; Zurriolak, sei eta zazpi metrokoa. Horrek ekartzen du amildegi estiloko egoera aldrebes bat: jario gutxi eta pilaketak.

Zubia, printzipio gisa, ibilbide bateko tarte bat da, eta horrek eskatzen du oinezkoen bidearen luzapen, uniformetasun eta erosotasun kontzeptu bat, eta horiek behar berrietara moldatzea, bi aldeetatik zabaltzeko proiektu bat eginez, zubi-brankak luzatuz eta barandak eta farolak mugituz, kontuz ibilita eskalak ez aldatzeko, ezta osotasunaren kontzeptua ere, ezta inguruarekin duen espazio-harremana ere. Orain dituen hogei metro horietatik 31 metroraino zabaltzea litzateke irizpide bat, hori baita Zurriolako etorbideak fatxaden artean duen lekua, eta, hartara, ardatzari eusteaz gainera, farolen eta baranden lerrokatzea bat etorriko litzateke eraikitako parekoekin. Eta balioa emateko modu berri horrek paisaia berri bat eman eta omenaldi bat egingo lioke Zurriolako zubiari, ehun urte geroago.

( Erredakzioan itzulia )
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.