Mendekotasun ikusezina

2016ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Bazen behin Euskal Herrian lau biztanleko herria: hiru euskaldunak ziren, eta bat erdaldun elebakarra. Euskaldunek euskaraz egiten zuten beti euren artean, baina erdarara pasatzen ziren erdaldun elebakarraren aurrean. Herri horretan, erdara zen nagusi: hiru elkarrizketatatik bat zen euskaraz, eta bi erdaraz. Estatistika-kalkulu hutsa da. Ez al da bitxia? Nola lor daiteke, beraz, euskararen erabilera normalizatzea?

Flandriako lagun batek argitu zidangaia. Honela azaltzen zuen bere hizkuntza-jokabidea: «Flandriar guztiok dakigu frantsesa eta gutariko askok ondo hitz egiten dugu. Flandrian gaudenean, frantsesez hitz egiten dugu gure solaskidea frantses elebakarra bada. Hala ere, batzuetan uko egiten diogu frantsesa erabiltzeari: esaterako, gure solaskidea Flandrian bizi den frantses hiztuna dena dakigunean».

Ezustekorik ez, nederlandera da hango hizkuntza nagusia. Flandrian balego gure herritxoa, bigarren hizkuntza ikasi beharko luke herriko elebakarrak herrikideekin komunikatzeko, eta euskara izango litzateke hizkuntza nagusia. Baina flandriarraren hizkuntza-jokabidea pentsaezina da askorentzat gurean.

Euskaldun gehienok gaztelerara pasatzen gara herrikideak ez badu euskara ulertzeko gaitasunik. Bestearen onerako egiten dugula pentsa daiteke, baina horrela jokatuta, inplizituki esaten dioguelebakarrari euskara ikastea ez dela ez garrantzitsua ez premiazkoa, eta ez diogu aukerarik eskaintzen euskara ikasteko.

Gure diskurtsoa bestelakoa da. «Iritsi behar gara eraikitzera herritar guztiek bi hizkuntza ofizialak, gutxienez, ondo ulertuko dituzten euskal gizartea, ulertu ezean ezinezkoa baita euskaldunaren hizkuntza-hautua gaztelaniaren hautua bezala bermatzea» dio Euskararen Aholku Batzordeak aho batez onartutako testuak. Eguneroko praktika, ostera, euskara ez jakitearen apologia hutsa da askotan.

Are gehiago, euskaldun askok hizkuntzaz aldatzen dugu herrikideak ez badu euskara erabiltzen, nahiz eta euskara ondo ulertu eta, batzuetan, hitz egitendakien arren. Eskubidea dugu EAEn euskara edonon, edonoiz eta edozeinekin erabiltzeko, baina hiztun minorizatuen mendekotasunak moldatu du gure hizkuntz portaera, eta ez gara ausartzeneskubide hori erabiltzera. Gure jokabidearekin zalantzan jartzen dugu euskara erabiltzeko legitimitatea. Euskal eta erdal hiztunek estatus berdina izan beharko luketela diogu, baina gure praktikakeuskal hiztuna menpeko dela transmititzen die ingurukoei, gure haurrei, esaterako.

Mendekotasun linguistikoaren arazoa ikusezina da gutariko askorentzat, eta, azaleratu ezean, ez da gaindituko. Inkoherentzia handiak ditugu euskal hiztun askok. Nork bereak ikusi behar ditu eta, pausoz pauso, gero eta hizkuntza-portaera koherenteagoa eta asertiboagoa izan,besteak errespetatuta, baina besteekiko menpekotasunik gabe. Katalanezkantatzen dutenez, Tot comença en un mateix!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.