Mundua, Europa, Nafarroa

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00


Edo Ziortza-Bolibar eta Gernika-Lumo, Ordizia eta Atarrabia.

Gizon-emakume askez osaturiko herri askeen alde borrokan ari diren guztien aldeko Internazionalista Eguna gaur, Askapenaren eskutik, Bizkaiko lurretan.

Eta nazioen mundua Gipuzkoako Goierrin. Kultur eta kirol erakustaldia, Euskal Herria eta Europan autodeterminaziorantz atzera begiratu gabe doana (Eskozia) senidetuta, autodeterminazioaren aldeko aldarria egiteko. Kosovo ondotik etorriko direnen lehenbiziko gisa hartzea, eta ez Europan independentzia lortu duen azken gisa. Herrien Europa benetakoa delako, herri libreen Europa helburu delako. Izatea eta erabakitzea biak bat direlako, errealitate horren isla izango da gaurOrdizia.

Eta bihar, Atarrabia. Nafarroa Oinez, euskararen habia direnen alde; gure izatearen oinarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.