Ez da ipuina. Errealitatea baizik. Behin eta berriro Euskadin gertatzen den errealitatea. Politikaz hitz egiten ari naiz. Dirudienez, batzuek agintzeko nazi bokazioarekin jaio dira, eta beste batzuk morroi izatea nahiago dute. Inork obligatu gabe edo disimulu beharrik gabe, alderdi politiko batek hegemonia lortzen du, morroi bokazioa dutenak lagunduta.
Garbiago hitz egin da, hori da orain gertatzen ari dena EAJ, PSE-EE eta Ezker Abertzalearekin. EAJ denon bistan laurogeiko hamarkadan bezala poliki-poliki hegemonikoa bihurtuko da. Ezer egin gabe, gainera. Ez politika ekonomikoan, ez marko politiko berriari buruz, ez konfliktoaren ondorioei irteera bat emanaz.
Inoiz ez dugu ikusi hain EAJ arduraduna eta Madrilekin konfliktorik gabekoa. Katuak beti hankak prestatuta izaten ditu erortzerakoan, horregatik ez du minik hartzen. EAJk abilidade berdina duela ematen du. Egoera berri bat sortu da, bakea lortu da, eta hor dago EAJ ondo erori den katua bezala, dena beraiek egin dutela errelatoa, memoria, hori guztia ere bertsio ofiziala berak egingo du.
Morroiak, berriz, kejatu beharrean, laguntzen gustura dira. Aurrena sozialistak fiskalitatea zela eta, paktuaren bitartez minorian zegoen gobernua finkatu eta legitimatu zuten; gero, egun batean bai eta bestean ere bai, marko berria aipatzen dute, eta Ezker Abertzalea zezenak kapotera baino azkarrago abiatzen da, legitimitatenazio arazoaz «gratis eta amore» emanaz.
Urkulluren «magia» hain ona da, inork ez duela trukurik ikusten, denen begi bistan eginagatik. Ezker Abertzalea ez al da konturatzen marko politikoari buruz ez duela ezer egingo EAJk? Sozialistok ez al dugu ikusten PSOEren sukurtsala Euskadin EAJ dela eta guk oso gutxi pintatzen dugula? Hauteskundeen ondoren, munizipalen ondoren, beharbada esnatuko gara, baina berandu.
EAJk bere helburuak lortuko ditu, eta Ezker Abertzalearen pixkanakako marginazioa martxan egongo da. Sozialistei berdin edo okerrago joango zaigu. Gero, hauteskunde orokorrak eta Espainiako alderdi nagusiak, EAJ atzetik. Oso ondo.
Ez naiz estrategiaz hitz egiten hasiko. Ez daukat gogorik, ezta lekurik ere, baina nahi nuke konklusioekin bukatu: zorionak, Urkullu! Oso ondo egiten ari zara, zeure alderdiarentzat, eta ez hain gaizki Euskadirentzat!
Morroi izateko jaio ginela uste dugunok, beharbada, egunen batean, espabilatuko gara. Oraingoz, gusturago gaude morroi bezala. Nagusiaren lismonaren zain!
Nagusiak eta morroiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu