Ongizatea kategorizatzeko

Juanra Madariaga › Deia
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Ongizatea zoriontasunarekin loturiko kontzeptua da ardurenean. Gutxiengo baten pribilejioa (ongizatearena eta zoriontasunarena). Hala ere, dirudunenek ere ez daukate zoriontasun absolutua -haien artean suizidak daude- eta gizaki lander batzuk, miserable hutsak izan arren, zoriontasunetik hurbil senti daitezke; hala ikusi dut nik behinik-behin [...].

Bizi-kalitatearen maila igotzen ari bada ere, aberatsen eta txiroen arteko amildegia sakonago bilakatzen ari da. Ongizatea, berez, behar guztiak aserik ditugula sentitzea dela esan genezake: etxea, edateko ura eta jana. Horretaz gain zorioneko bilakatzen gaituzten beste zenbait ondasun ez-materialek ere garrantzia dute: familia, lana, maitasuna...

Guretzat normala litekeena beste batzuentzat oinarrizkoa izango da zalantzarik gabe (askatasuna, seguritatea, etorkizuna,...) baina elementu hauek guztiak kategorizatzeko neurgailua aldatuz doa lurraren punta batean edo beste batean aurkituz gero. Baina seguru gaude aberatsek poltsikoak apurtzerainoko diru meta handiak osatzen dituztena, eta aitzitik, populu txiroa eskastasun nabariagoan murgilduz doana. Datu ikaragarri bat. Munduko bi pertsona aberatsenek 45 herri pobreen bataz besteko barne-produktu gordina baino dirutza gehiago dute. Bi pertsona, besterik ez.Horrela izanik, munduaren erdian heziketa, oinarrizko beharrak hornitzeko diru apurra eta osasuna falta dira, ongizatea lortzeko ere premiazkoak baldin badira ere.

Hortik suerta daiteke zoriontasunaren maila lurreko kontinenteetan. Eta hala, indikatzale honi kasu eginez, jakin badakigu munduko lekurik zoriontsuenak Danimarka edota Suitza direla, eta zorigaiztokoenak, Afrikan dauden zenbait herri [...].

Eta bizitza beste zerbait da,...beste zerbait, ezta?

Sasoirik txarrenean bizi gara, baina onenean ere bai, oraindik gauzak aldatzeko aukera baitugu. Gandhik esan zuen: pobrezia biolentziarik txarrena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.