Pasaporteak

Isabel Canales Arrasate eta Virginia Canales Arrasate
2021eko abenduaren 10a
00:00
Entzun

Berbak falta zaizkigu pandemia honetan, ikuspuntu diferenteak dauzkan jendearen arteko elkarrizketak hartzen ditugu faltan, hierarkiarik gabekoak, kriminalizatu gabe. Egon badaudelako eta ezinbestekotzat jotzen dugulako horri uko ez egitea gauden egoeratik modu onean irten nahi badugu, erraza ez bada ere.

 

Horregatik azpimarratu nahi dugu izenburu potoloetatik haratago doan debate zabal eta garden baten beharra edota debate askorena. Ez delako hau auzi zientifikoa soilik, bizi dugun aro honek, besteak beste, filosofiaren, politikaren, kulturaren (kultura ez da bakarrik segurua, kultura ezinbestekoa da), etikaren premia dauzkalako. Denon beharra. Guk gaurkoan bolo-bolo dabilen gaia ekarri nahi izan dugu: COVID19 izeneko pasaportea.

COVID19 txertaketa ziurtagiriak ez dauka oinarri zientifikorik. Hala utzi zuten idatzita SIAPCOVID19 izeneko mintegian darabilten hirurehundik gorako osasun zein bestelako profesionalek, abuztuan idatzi zuten pasaporte hauen kontrako adierazpenean: «Zoritxarrez, txerto hauek ez dute kutsatzea behar bezala galarazten, txertatutakoek askotan ez-txertatutakoen moduan kutsa dezakete...».

http://saludineroap.blogspot.com/2021/08/siap-covid19-posicionamiento-en-contra.html?m=1

Ez da gure asmoa txertatutakoen eta ez-txertatutakoen arteko lubakirik sortzea, baina honen harira egin izan diren adierazpen ugari direla eta, honako hau partekatu nahi genuke. Bada birusa txertatutakoen mukosetan (sudurretan eta) denbora laburragoan dagoela (ez-txertatutakoekin alderatuta) frogatzen duen ikerketarik, horrela, tarte laburragoz kutsatu ahalko lukete. Eta halaber, sintomak arinagoak izan daitezkeelako txertatutakoek gehiago kutsa dezaketela dioen lanik.

https://alachuachronicle.com/bhattacharya-kulldorff-vaccine-mandates-are-unethical/

Edonola ere, ez dauka inolako ebidentzia zientifikorik txertatutakoak (txertoek kasu larriak saihesten laguntzen ei badute ere, hilabete batzuez behintzat) eta ez-txertatutakoak banatzea, birusaren transmisioa jaisteko egiten bada. Segregazio horrek gezurrezko mezu bat zabaltzen lagun lezake: txertatutakoek ez dutela kutsatzen. Txertatutakoek ere badaukate birusa zabaltzeko benetako arriskua. The Lancet aldizkari zientifiko ospetsuan oraintsu argitaratutako artikulu batek hala dio, arrisku hau aintzat ez hartzea izatez arriskutsua da. Are gehiago, arduragabea litzatekeela txertatutakoek kutsatzeko daukaten arrisku hau gutxiestea.

https://www.thelancet.com/journals/lanepe/article/PIIS2666-7762(21)00258-1/fulltext

Gaur egun arte, infekzioaren eta transmisioaren auzi honetan argi dagoen aldeetako bat gaixotasuna pasatu duten eta pasatu ez duten lagunen artekoa litzateke. Honek ez du esan nahi derrigorrez hobea denik gaixotasuna pasatzea, batez ere arrisku faktoreak dauzkatenak kontuan izanda, baina, antza, COVID19 gaixotasuna izan eta gero sortzen den immunitatea txertoek sortzen dutena baino luzeagoa eta indartsuagoa da, eta honek eragin zuzena eduki dezake azken hauek egin lezaketen birusaren balizko transmisio txikiagoan, kutsatzeko arrisku txikiagoan.

https://brownstone.org/articles/the-politicization-of-immunology/

https://www.medrxiv.org/content/10.1101/2021.08.24.21262415v1

https://academic.oup.com/cid/advance-article/doi/10.1093/cid/ciab884/6381561

Hau horrela izanagatik, alde honek ere ez luke inola ere justifikatuko COVID19 bezalako ziurtagiririk, gure ustean. Hala balitz, non geratuko litzateke etika? Gauza bat da taldeak desberdintzea eta beste gauza bat taldeak zein pertsonak banatzea, segregatzea. Zientziak babestu gabe edota oinarri zientifikoa izanda ere, pertsonen arteko diskriminazioak ezin du ezer onik ekarri.

https://www.thelancet.com/journals/lancet/article/PIIS0140-6736(21)02243-1/fulltext?s=09

Ze eskubide urratuko genituzke? Ze eskubide ari gara urratzen COVID19 ziurtagiriak eskatuta, erabilita, ziurtagiri hauek denon artean normalizatzen baditugu?

Ez dugu inolako segregaziorik defendituko, are gutxiago jendea seinalatzea. Gure pazienteak, familia, lagunak eta lankideak zaintzen jarraituko dugu, haien erabakiak epaitu gabe. Gure gizartean, errespetuan oinarritutako diferenteen arteko debate sakonak behar ditugu, pertsonen diskriminazioaren gainean eraikiko ez diren erabakiak, zientziak hala babestuko balu ere, eta ez da hori kasua. Ezjakintasuna ahulgune barik indargunetzat duen gizartea eraiki nahi dugu, iritzi ezberdinak dituztenen arteko elkarrizketak izango dira, beti bezala, ikastea bultzatuko dutenak. Denon arteko elkarrizketak. Denok baikara aditu, gure bizitzetan aditu. Medikuak bagara ere eta pandemiaren alderdi batzuen gainean zeozer jakin dezakegun arren, guk menperatzen ez ditugun bestelako ikuspuntuak eta ezagutzak ezinbestekotzat jotzen ditugu. Horregatik gabiltza herritar legez hau idazten. Ez delako inolako titulurik behar jakiteko nora eraman gintuzten, orain dela ez hainbeste, segregazioan, diskriminazioan, kriminalizazioan oinarritutako adierazpenek, ekintzek. Ziur gaude, oraindik garaiz gabiltzala pandemia honetan gertatzen ari diren gai askori buruz lasai hausnartzen hasteko, baita, beharrezkoa bada, norabidez aldatzeko ere. Denon esku dago.

https://www.lavozdelsur.es/opinion/es-realmente-nueva-nueva-normalidad_268244_102.html

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.