Pauso bat aurrera

2016ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Arrigorriagan, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, sarri erabiltzen dugu erdara euskal hiztunok, euskaraz hitz egiteko gai izan arren eta herritar gehienek euskara ondo ulertu arren. Estatistikak argi erakusten du jokabide hori: 4.000 euskaldun, 3.500 ia-euskaldun, baina %10era ez da heltzen euskararen erabilera. Beste garai batzuetako arauek moldatu dute gure hizkuntz portaera, eta oraindik ez gara ausartzen euskara normaltasunez erabiltzera. Bada ordua konplexuak astintzeko eta euskara erabiltzea normaltzat hartzeko gure herrian, erdaraz egitea hartzen dugun bezala; horregatik sustatu dugu herritar batzuek Baietz365! egitasmoa.

Euskara erabiltzea errazteko, herrian bi txapa zabaldu ditugu: «nik bai!», esateko euskaraz egingo dugula lagunak ulertzen badu, eta «nirekin bai!», adierazteko ulertzen eta estimatzen dugula euskara, batzuetan erdaraz erantzun arren. Azaroaren 10ean abiarazi genuen egitasmoa, eta erronka bota genuen herrian: baietz 365 lagunek hizkuntz portaera aldatu Euskararen Egunerako. Eguna pasatu denez, heldu da balorazioa egiteko eta partekatzeko ordua.

Gure iritzian, egitasmoak lau helburu bete ditu:

Herritarren ekimena izan da. Herriko elkarte, taberna, denda eta erakunde askok sustatu dute Baietz365! eta 3000 Nik bai! eta Nirekin bai! txapa banatu dira herrian.

Joera politikoen gainetik jarri da euskararen erabilera zabaltzeko asmoa. Udalbatzan dauden alderdi politikoguztien ordezkariek babestu dute egitasmoa. Oinarri ona da etorkizunean euskararen aldeko beste pauso batzuk emateko.

Hizkuntz jokabideei buruzko gogoeta eragin da. Zalantzan jarri dira egungo jokabideak, eta agerian geratu da faltsuak direla euskara ez erabiltzeko ditugun aurreiritzi asko, esate baterako «edukazio txarrekoa» dela euskaraz egitea solaskideak erdara erabiltzen duenean. Herritarrok ondo ikusten dugu euskal hiztunok euskara erabiltzea, eta komunikazioa posible den bitartean, hizkuntzaz aldatu gabe euskarari eustea.

Ilusioa berpiztu da euskaldunon artean eta enpatia handia erakutsi dute erdaldun elebakarrek.

Arrigorriagan ahalegin handia egin dugu herritar askok euskara ikasteko: azken 30 urteotan, 3.000 herritar euskaldundu gara, eta beste 2.000 pertsonak euskara ulertzeko gaitasuna eskuratu dugu. Inork ez du nahi esfortzukolektibo hori ezerezean gera dadin, eta ilusioz hartu da euskara erabiltzeko gonbita.

Jakin badakigu hizkuntz ohiturak ez direla egun batetik bestera aldatuko,eta Baietz365! egitasmoa euskararen normalizaziorako bidean pausotxo bat besterik ez dela izan; baina egitasmoak agerian utzi du gogoa dagoela euskararen erabilera zabaltzeko, eta denok har genezakeela parte abentura horretan; euskal hiztunok euskarari lasai eta tinkoeutsiz, semaforoak berde dirauen bitartean, eta besteok euskara erabiltzeaestimatzen dugula erakutsiz etapausoz pauso euskara gero eta geureagoa eginez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.