PPkoen argumentuak

Roman Garmendia. Miren Mujika
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Bikote batekin egon ginen eta apolitikoak omen dira, hau da, PPkoen ideien aldekoak. Eta euskal nazionalismoaren kontra lagunak esan zidan horiek ez direla problemarik inportanteenak, ekonomia dela jendeari inporta zaiona. Eta nik esan nion: horregatik naiz sozialista, eta galdu egin zuen debatea. Ekonomia da primarioa, baina gu ez gara soilik animaliak. Animalia arrazionalak gara, eta jateaz aparte, okupatzen gara gure identitate pertsonalaz, nazionalaz, kulturaz... Eta guk ere, Mario Vargas Llosaren moduan, badezakegu idatzi arerioaren figura parodiatuz. Hark idatzi du berriki el sueño del celta. Baina guk, badezakegu idatzi, el sueño de Martinez el facha. Polita da arerioen argumentuak absurdora erreduzitzea.

Roman Garmendia. Donostia.

Gora Xexili eguna!

Eskerrik asko Xexili egunean parte hartu zenutenei. Eskerrak, aurten bereziki Anoetako herriari, dendariei eta udal ordezkariei. Zorionak ikasle guztiei,erakutsitako mailagatik etaentsaioetan egindako lanagatik. Gurasoei, ilusioa eta gogoazabaltzeagatik. Anoetako herriari, harrera ezin hobea egiteagatik. Esker onak bidali eta gero, lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzeneta musikaz gure herriak eta herritarrak hezteko eta hazteko dugun konpromisoarekin aurrera jarraitzea.

Miren Mujika. Loatzoko musika eskolako zuzendaria.

ZUZENKETA: Imanol Azpiroz partzuergoko lehendakari izan zela jarri genuen atzo azalean. San Markoko lehendakari izandakoa da, ordea. Barkamenak aipatuari, eta irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.