Salbuespena lege

Pello Urzelai.
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00


Legezko alderdi bateko kide baten kontrako euroagindua eskatu dio Espainiako Justiziak Frantziakoari, Uztaritzen eta Baionan egindako agerraldiengatik, legezko jarduera politiko hutsagatik. Frantziako Paueko Auzitegiak ez du onartu halakorik. Baina bai, legezko alderdi horretako kide horrek berak parte hartzeagatik kilometro gutxi batzuk hegoalderago Agurainen egindako bilera batean, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldi ireki eta legezko batean eta Iruñean 2006ko su-etena baloratzeko agerraldi batean. Geografiak, antza, delitu bihurtu du legezko alderdi baten jarduera politikoa, Europako Batasunaren barnean. Paueko Auzitegiaren erabakiak ontzat jo du Espainiako salbuespen legeria edo legeriaren salbuespenezko erabilera. Ez hori bakarrik, orain arteko irizpideaurratu du -Matxikoteren, Rekarte eta Galarragaren eta Leforten kasuetan erabilitakoa-, eta beste salbuespen bat ezarri. Pirinio Atlantikoetako alderdi sozialistak ere onartezintzat jo du erabakia. Garaia da auzitegien salbuespen legea amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.