Zoritxarrez, alderdi politiko eta instituzio batzuk konplize bihurtzen dira beste aldera begiratzen dutenean edo torturatzen dela ukatzen dutenean.
Aski da. Egoera tamalgarri hau bukatu behar da.
Joxe Iriarte, Bikila. Zutik-eko Gorripidea ildoaren izenean.
Aitziberri, maitasunez
Zaila egiten zaigu zu agurtu gabe hiru egunetara hotzean gutun honi hasiera ematea. Ez dakigulako nola azaldu orain daukagun sentimendu nahasketa hau. Inpotentzia, haserre eta tristuraren nahasketa, baita poz txiki bat ere. Poza, badakigulako ez zarela zure bila etorri ziren espainiar polizien eskuetan erori.Aurpegia ezkutatzearekin besteen etxeetan indarrez sartzeko eskubidea dutela uste duten horiek herri guztia esnarazi zuten ostiral goizaldean. Goizeko ordu txikietan atea botatzearen danbatekoa entzun orduko beraietako baten hanka bizkarrean sentitu eta garrasiekin esnatzea da gaur egun gure herrian gertatzen diren milaka adibide gordinetako bat.
Txarrena da bihozgabe horiek ordu luzez etxea arakatu ondoren eta ezer aurkitu gabe pegatina batetik delitu bat asmatzen duten berberak direla.
Baina albiste txar hauek erakusten dute azkenaldian herri honetan zerbait ondo badoala. Estalitako aurpegi horien azpian lumarik gabe gelditzen ari diren oiloak ezkutatzen direla, euskal gizartearen beldur direnak, zu eta zu bezalako gazte ameslarien ausardiari beldurra diotenak. Herri honen pauso bakoitzeko lumak galtzen ari dira, eta ziur gaude iritsiko dela eguna, oilo horiek izango direla hemendik ihes egin beharko dutenak. Eta badakigu, Xibi, egun hori zurekin batera ospatuko dugula. Egun hori, eta baita gehiago ere,ez zarelako libratuko errege bezperako bingoaren arduratik, ezta parrandetako gure danborrada txikietan gidari izan eta txupitoak ordaintzetik ere.
Egun horiek iritsi bitartean, zu eta zure familiari gure babes beroena eta animo guztiak ematen saiatuko gara. Besarkada handi bat eta gogor eutsi, Xibi. Ze in biou? hil artian Bixi!
Zure lagunak.
Maialen Madariaga. Aitziberren lagunen izenean (Bergara).
Tortura kultura orientalean
Ondo uler dakidan, jakin behar da nik kultura orientalaren definizioaren barruan sartzen dudala kapitalismoa. Beraz, gaur egungo kultura nagusi dena, niretzat, kultura orientala da.Da kultura hori bere burutik beste guztiak (antropologian, adibidez) partikularitateak direla dioena, eta ez ditu kontuan hartzen (?), bere burua hartuz unibertsaltzat (?). Hamaika komentario egin izan ditut jausten den falaziaz, eta zentratuko naiz hartu dudan gaian: estira kultura orientalean.
Hamaika pelikula, eta dokumentu, daude hori bistaratzen dutenak, eta gauza jakina da tortura beti aplikatu izan dela kultura horren barruan. Benidorm ondoko herrixka batean badute torturaren museo txiki bat, adibidez. Eta larregi luzatu barik, hain da nabaria asuntoa, Espainiapean bizi direnek denek dakite torturatzen dela, eta horregatik jenderik gehiena ez da sartzen «politikan», eta tortura ukatzen dutenek ere badakite torturatu egiten dela, horregatik hain zuzen ere ukatzen dute.
Soilik esan hori dela ezaugarri bat kultura orientalarena oso erraz konprenitzen dena zergatik den horrela basamortuetan sortutako kultura horretan, biolentoena eta gaiztoena delako lur gainean sortu eta garatu diren kulturetan. Eskerrak ez den unibertsala, zeren gauza bat da oso zabalduta egotea, eta beste bat, oso diferentea, ezinbestekoa dela baieztatzea, unibertsala delako, alternatiba posiblerik gabea beraz, kultura orientala.
Roman Garmendia. Donostia.