Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.

Uda argi gorritan, umerik ez udalekurik gabe

2016ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Ikasturte amaierarekin batera, espazioak eta denborak bat egiten dute udalekuetan, eta oraindik hilabete geratzen bada ere, udal-langile eta teknikariak buru-belarri arituko dira uztailerako haur, nerabe eta gaztetxoek gozatzeko moduko aisia-tarteak prestatzen. Modurik ez dutenentzako modukorik nekez prestatuko dute, ordea, ogirik ez eta ezinbestean gosea elkarbanatu behar izaten duten etxeetan eskaintzarikmerkeena ere garestiegia dela jabetu ezean.

Izan ere, bat eta bi baino gehiago dira soldatarik gabeko oporraldi amaigabeetara kondenatutako gurasoen seme-alabak, bat eta bi baino gehiago trukean irribarrea eta esker ona beste eskaintzekorik ez dutelako uztailean beren adin jirako neska-mutilei dagokien uztarik gabe geratzen direnak. Bat eta bi baino gehiago begiraleen babesean, lagun zahar eta berriekin gustura asko jolastuko liratekeenak. Bat eta bi baino gehiago, etabakarra izanda ere... Bakarra ere aski da bere jolasekin jolasean ez aritzeko,areago jolasa bera baino gehiago dagoenean jokoan: euskararen erabilera,giza harremanak, herritartzea,zoriona...

Kontuak egiteari utzi eta egin kontu haur eta nerabeen oporrak ia hiru hilabetekoak izaten direla, eta hiru hilabete asko dira etxean egon beharrean neska-mutikoen artean mailaketa eta arraildurarik eragin gabe, euskara aberastuz lagunarte berrietan probesteko.

Beraz, justiziazkoa eta gizalegezkoa delako, alkate, zinegotzi, udaleko teknikari, maisu-maistra-irakasle, herritar xume, nork bere esparrutik (administrazioak ekonomikoki lagunduz, eta ikastetxeak familiak animatu eta limurtuz), bere nahiaren kontra udalekurik gabe neska-mutil bakar bat ere ez geratzea lortu behar dugu. Matematikakmatematika, uztaila eta abuztua dira aurten ekainean gainditu beharreko ikasgaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.