Umeen zaintzaren merkantilizazioa eta haurren bazterketa

2011ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Egun hauetan, kongresu interesgarri bat ari dira egiten, familiako gatazkekin, bikoteen banaketarekin eta horrek guztiak seme-alabengan duen eraginarekin loturiko gaiei buruzkoa. Bitxia da lehentasun politikoetan hain toki xumea ematea gai horiei; izan ere, oso-oso garrantzitsuak dira, pertsona guztien eguneroko ongizatean eragiten baitute. Badirudi behar emozionalekin eta haurtzaroko beharrekin loturiko gai horiek konponduta daudela gizartean; ikusezin bihurtu eta saihestu egiten dituzte gatazka horiek, eta, ondorioz, horiek kudeatzeko gaitasuna ere bai.

Badirudi, adingabeek esaten duten moduan, diruak, lanak eta politikak kezkatzen dituztela gure gurasoak; eta gutaz ahazten direla, baita euren buruaz ere. Atseden hartzea ahazten zaie, seme-alabekin egotea, denbora librea edukitzea, jolastea, orainaz gozatzea.

Egoera horretan, badirudi haurrak «familiako karga» direla, zeinak zaindu behar diren bai gurasoen etxean bertan elkarrekin bizi direnean, bai bi etxetan bizi direnean ere, guraso bakoitzarekin etxe banatan. Gure adingabeei dagokienez, askotan tratatzen ditugu «partekatutako jabetza bat» balira bezala, txandak antolatuz guri dagokigun erantzukizun karga gure gain hartzeko; eta, hala egiten ez dugunean, zaintzaileengana jotzen dugu.

Gure hizkera juridiko eta psikologikoa haurrak «objektutzat» jotzen dituzten hainbat kontzeptuz josita dago, eta, horien arabera, gurasoak dira haurren jabeak, edo, haiek ez badute jokatzen estatuak nahi duen bezala, estatua bera da jabea. «Guraso agintea», «haurrak abandonatzea», «haurren zaintza», «adingabearen interes edo onura» eta gisa horretako kontzeptuak berriz zehaztu beharreko terminoak dira; izan ere, gatazka pribatuak justiziaren esku uzteaz gain, horiek zehazteko modua ere uzten dute justiziaren esku, eta adingabea estatus sozio-juridiko batean uzten dute, non nagusi den haurren merkataritza ikuspegi bat, ezkontza kontratuen berezko diru arazoetatik bereizten ez dena.

Horren erakusgarri, zaintza partekatuaren kontzeptua. Egia esan, «bi gurasoen zaintza» aldarrikatzen dugunok planteatzen ari gara bultzatu egin behar direla adingabeak bi gurasoenak eta senide talde zabal batenak direlako ideia eta adingabeen erreferenteak horiek guztiak direlako ideia; horiek ematen dizkiete haurrei nortasun kolektiboa, kohesio afektiboa eta gizarteratzeko modu atsegina.

Kontua ez da eztabaidatzea denboraren %50 egon beharduten guraso bakoitzarekin edo mantentzeko gastuak biekordaindu behar dituzten berdin, edo haurrek etxe batetikbestera joan behar duten edo ez. Kontua da aldarrikatzeaadingabeak sentitu behar duela bi gurasoak daudela betiberarekin, eta, egoera jakin batengatik hala ez bada, beti jodezaketela gizarteratzekofuntsezkoak dituztensenideengana, maite dituztenengana.

Horrek berdin balio du bai askatasunez banatzeko zortea eduki dutenentzat, bai, gehienetan gertatzen den bezala, zenbait gorabeherarengatik etxe berean baina bereizita bizi direnentzat. Baztertutako adingabe gehiegi dago era guztietako familien barruan; hain zuzen, helduok partekatzeko, txandakatzeko eta gozatzeko ondasun material gisa hartzen direlako.

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.