Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Aurpegira

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gurebelaunaldiko seme-alaba askok guri lasai aurpegiratzeko moduko hitzak dira:

—Gu ez al ginen ba X belaunaldikoak? Ez al ginen ideiarik eta idealik gabeak, astazakil egoista eta fortunadunak, telebistaren aurrean haziak, beren zoriaren onaz ohartu ere egin gabe biziko ginenak, jada historiarik izango ez zuen mundu batean mundualdia egingo genuenak gure gurasoen lanari esker?

Halaber, inork ez al digu barkamenik eskatu behar beren gurasoena baino egoera txarragoa bizi dutenen lehen belaunaldia izatera kondenatuak izan garelako? Ongizatearen amets txit sakratuak sortzera eta eraikitzera behartu gaituztelako, baina gero dirurik eta lanik gabe utzi, noiz eta amets horiek bizitzeko unea iritsi zaigunean?

Gure belaunaldiko seme askok guri lasai aurpegiratzeko moduko hitzak ez dira nireak, Edoardo Nesi idazle italiarrarenak baizik, Storia della mia gente (Nire jendearen historia)nobela autobiografikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.