Ezusteko norabide bat hartu du aurrekontuari buruzko eztabaidak. Aste honetan, CUPek ekitaldi bat egin zuen horren inguruan zer jarrera duen adierazteko. Garrantzi nabarmena eman zioten ekitaldiari, non beren buruzagi nagusiek parte hartu baitzuten.
Ekitaldiaren tonuak, batik bat, baina baita han esan ziren kontuetako batzuek ere ikuspegi berri bat irekia dute Generalitateko aurrekontuak onartzearen inguruan; erreferendumari aurpegi emateko urrats ezinbestekotzat du Puigdemont presidenteak.
Oinarri-oinarrian, hauxe esan zen: aurrekontuari buruzko eztabaida eta, beraz, CUPek horren inguruan dituen eskabideak onartuko diren jokalekua ezin bereizi direla independentziari buruzko erreferenduma eta Kataluniako errepublika eratzeko prozesuaren hasiera ekarriko dituen egoeratik. Haien ustez, pisu berbera izango dute, hala kopuruek edo departamentu batetik besterako kopuru aldeek, nola aurrekontu hori onartzeak berekin ekarriko duen jokaleku politikoak. Jakina, azkenean, CUPen batzarrek erabakiko dute zer egin eta zeren alde bozkatu, baina badirudi aukera handiko leiho bat irekiko dela, nolanahi ez alferrik galtzekoa.
Duela hilabete batzuk ez bezalako egoera dugu gaur egun; orduan, izan ere, CUP ez zegoen prest aurrekontuez eztabaidatzeko ere. Eta, Martxelo, esango dizut zerk eragin duen halako aldaketa nire ustez: euskal ezker abertzaleak gora egin izanak. Nik dakidala, jendaurrean zein modu pribatuan, ezker independentista bereziki tematu da nabarmentzen erreferenduma izugarrizko aukera dela, baita abagune historikoa ere eskuineko zein ezkerreko katalanekbide beretik aurrera egindezaten haustura demokratikorantz.
Badira beste hainbat eragile ere, jakina, ikusten hasi berriak garen aldaketa honetan zerikusia izan dutenak. Baina ziur naiz ñabardura hori bereziki interesatuko zaiela BERRIAren irakurleei.

ENBAXADA BILA
Aurrekontua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu