Hitz beste

Azeriak

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Raxoik, umetan, oilategia zaintzen jarri zuten azeriaren ipuina entzungo zuen. Eta gustatu: zergatik izan behar dute azeriek istorio guztietako luki barrabasak, eta oiloek, aldiz, umil koitaduak? Ipuina errepikatzeko eta ipuina errepikatzeko eskatuko zien etxekoei: ondo iltzatuta gelditu zitzaion istorioaren muina.

Gobernu berria izendatzerakoan, behintzat, gogotsu aplikatu du oilategia zaintzen jarritako azeri pikaroaren eskema: krisia ekarri zuen azeri espekulatzaileetako batek gidatuko du ekonomia; zergei nola izkin egin bilatzetik jaten zuen azeri bizkor bat izango da zergen arduradun; hamar bat auto handi dauzkan azeri kapritxodun batek zainduko du ingurugiroa; mordokako lehergailuak fabrikatzen zituen azeri bat izango da defentsako ministro…

Azeri nagusiak oilategia zainduko duenik, ez izan zalantzarik. Oiloei dagokionez, kanta baten zalaparta dator oilategitik: eta oiloa, eta oiloa, azeriak jan diola lepoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.