Hitz beste

Bai mundu berria

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Orain laurogei urte (1931), krisi ekonomiko latz baten erdian, Aldous Huxleyk Brave New World nobela idatzi zuen. Berrogei urte geroago (1971), beste krisi ekonomiko baten erdian, Xabier Amurizak Huxleyren lana euskaratu zuen Bai mundu berria tituluarekin. Berrogei urte geroago, ostera ere krisi ekonomiko betean, zientzia fikzioak eman duen nobelarik ezagunenak laurogei urte beteko ditu: aitzakia aparta Bernard Marx lider kritikoaren eta Lenina Crowne hiritar zoriontsuaren arteko istorioa errepasatzeko.

Nobelako hiriak Teknopolis du izena, eta kirola da bertako praktika nagusia. Aniztasunak ez du lekurik, ezta arteak edo filosofiak ere. Soma izeneko droga kontsumitzen dute, erlijioak edo alkoholak ez bezala, euforia naturala eragiten baitu. Familiaren erakundea guztiz galdu da. Eta ororen gainetik, utikan ametsei eta utopiei, ez baitute atsekabea baino ekartzen.

Iragarpen zahar bat dugu zorion berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.