Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Bere begi bereak

2016ko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zaharra da debatea baina ez du gaurkotasuna galdu: hizkuntzak zenbat moldatzen digu ikuskera, zenbateraino da hizkuntza gure begirada? Baserritarrek sagarrondoak eta sagarrak ikusten zituzten sagastietan, haien baliagarritasuna baino ez: adarrak sutarako ziren; sagarrak, aldiz, labean erreta jateko edo konpotan, sagardoa egiteko... Harik eta hartatik bizi ez zirenen begi kaletarrek —Jose Salisek bere kuadroetan, Lizardik bere poemekin—, edertasuna ere ikusi zuten arte sagastiz betetako zelaietan: «bidertz onetan nadin eseri, iri begira, sagastia...». Euskararen begiek egoera —argi— berrira egokitu nahi zuten.

Herta Müllerrek debatearen muinera jo du bere azken liburuarekin izenburu noranahikotik hasita («Nire aberria sagar baten hazia zen»), eta lehendik ere formulatua zuen ideia baten inguruan mintzatzen da luzaz eta ederki (edertasunez): «Hizkuntza bakoitzak bere begi bereak ditu». Gurearenekin segitu nahi dugu ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.