Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Berriro soldaduska?

2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Antza denez, norbait konturatu da derrigorrezko soldaduska kentzea izan zela Jose Maria Aznarren hutsegite nagusia. Eta aste honetan bertan entzun dira hura berriro ezartzeko aldarriak. Izugarria. Halako izugarrikeria batek ere zilegi iduri luke; hainbeste ari gara egiten atzera.

Nire herriak, Beterak, kanpaleku militar bat izateko ohore zalantzazkoa du. Errepublika Valentzian ezarri zen garaian, AzaƱa presidentea babestuko zuen erregimentua kokatu zuten Beteran. Gero, frankistak etorri ziren, eta lurrak lapurtzeari ekin zioten, kanpalekua zabaltzeko asmoz, eta kontzentrazio esparru makabro bat ere erantsi zioten. Franco hil zeneko gauean, herriko gazteok UMDko demokrata militarrei lagundu genien tankeak erabilezin bihurtzen. Baina O-23ko gauean, ez ginen gu guardia egiten, eta Valentziako kaleetako tanke entzutetsu haiek, hain zuzen, Beterakoak ziren. Ondoren, NATOkoak etorri ziren, eta kanpaleku zaharra desegin zuten, eta ia mundu guztiko soldaduz beteriko beste bat egin. Eta, orain, Rafael Colomas izeneko hango agintari eta lotinant nagusiari bururatu zaio berriro ezartzea soldaduska gorrotagarria, Aznarren agintaldian kendu zuten hura 2000. urtean.

Noski baino noskiago, eta batik bat, kontzientzia eragozleen borroka eredugarriaren bitartez kendu zuten soldaduska. Baina, betiere, grazia egin izan dit Aznarrek sinatu izana dekretu hura. Izan ere, sinadura haren eraginez baita zilegi gaur egun Kataluniako prozesu subiranista: derrigorrezko soldaduskarik gabe, Espainiak ez baitu nahiko soldadurik bere alde baliatzeko indarkeria armatua.

Eta jakizu ez ote zuen horixe buruan nire herriko lotinant koronel hark.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.