Gure laguna hor hasi da kalkulatzen zenbat bilera egin ote dituen bere bizitzan, garai bateko klandestinitatetik hasi eta gaurdaino: euskararen eta herriko ikastolaren aldekoak, herriko kultur elkarteetakoak, lantegikoak, auzo elkartekoak, seme-alaben kirol eta kultur aktibitateekin lotuak, udaletxekoekin eginak, bere amari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik egiten dituenak… Urte asko dira bileratik bilerara, bilera asko urtetik urtera. Lapitza eta paper mutu bat hartu ditu. Badaki ezingo duela kalkulu zehatzik egin, baina bataz besteko batekin konformatu da: berrogei urtetan hilero pare bat bilera eginda, 960 bilera ateratzen zaizkio denera.
Ondoren, Barcinak ordu erdiko bilera bakoitzarengatik kobratutakoa (19.200 euro zati 16 bilera, 1187,5 euro bilerako) biderkatu dio berak egindako bileren zifrari. Bertigozkoa da atera zaion zifra: 1.140.000 euro.
Aberatsa sentitu da.

Hitz beste
Bilerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu