Berrogeita lau milioi jendek dolar batekin dihardu. Irrisaren, ogiaren, sukrearen eta oliogoaren prezioak urte bitan % 15ez goratu dira, egoera larria are larriagotuz. Magreb eta ekialdeko oldarren oinarrian garestitze espekulatiboaren salaketa dago. Batzuek erranen dute bizidun sobera badela planetaren azalean, besteek begiak hertsiko dituzte, azkenek sakelak hantzekomerkatuen sutzeaz baliatuz. Nehork ez du garapena garapenarentzat dogmatizatu egitura ekonomikoa dudan jarriko: bakarren ase bulimikoa gainerakoen gosete hezurroia da.
Kezkatzekoa bada aberastasunak gutxiengoaren atzamarretan pribatizatu eta lekuan lekuko nekazaritzak suntsitu direla ikustean. Ekoizpen-likitsak eta zaborrak esportatzen ditu Laurden okituak, Niger ibaiaren delta luzarako kutsatuz adibidez. Edo Txinaren antzera, baina ez da bakarra, herrialde biluziei funtsak ohosten dizkiete beraien janari-segurtasuna bermatzeko. Gogoan atxiki dezagun ere Laurden opulantean bertan txiroak biderkatzen ari direla, frustrazioa, ezinegona eta haserrea piztuz.
Serge Latouchek maite du Ghandiren erran baten errepikatzea: nahikoa zabala da lurra guztien hazteko, baina beti hertsiegia date zenbaiten falangaren betetzeko.
Bira
44 milioi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu