Bira

Achtung

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Mendebaldeko herrialdeetan dena antolatua da zaharren alde, zaharren mentalitatearen eta hauen behar hurbilen arabera. Botereak ere, zaharrak dituztelako bozkatzaile, zaharren aitzinean obsekioski belaunikatzen dira. Sarkozyk erran du: Nous avons sauvé la retraite de nos ainés. Gazteak baztertuak dira, geroaz gabetuak, gaizkile gisa aurkeztuak. Zaharrek gainera, neoliberalismoaren maskulinismo arrabiatuaren ereduarekin, XIX. mendeko ideiak baimentzen dituzte. Europa osoan homosexualitatearekiko legeak aldatzen doazela, Frantzia status quo larrian dago.

Hemengo gay gazteak lanjerrean dira ondorioz. Eskoletan, etxeetan,lantegietan, karriketan beraien gustuen norabidea eritasun baten antzera jasten dutela. Homofobia latza pairatu eta ez dute aurpegia erakustera ausartu diren ezpal berekoek sortu aterbeetara joateaz beste aterabiderik: beti gordean.Gurasoek ez dituzte onartzen, batez ere gizartearen so epailearen beldurragatik. Homosexualitatearen ezaipatzeak naturaltasunez bizitzen dela sinestera eman lezake, ghettoetan biltzen darraitenek hala uste dutela. Zenbakiek diote suizidatzen diren hamar gazteetarik zazpi gay direla. No koment.

Zer egin dugu guk egoeraren aldatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.