Onintza Enbeita.
BIRA

Aitona-amonak

2023ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Zer gertatzen zaie gure gurasoei aitona-amona egiten ditugunean? Gurasoengandik jasotako tratuaren traumarik ez daukat, baina gure amak azkar konpontzen zituen gatazkak, eta gutxitan lehenesten zuen alde biko komunikazioa. Aitak lan asko izaten zuen, eta beti ezin izaten zigun gure laguntza onartu. Orain han ikusten dutbaratzean umea eskutik duela: harrapatzen dizkio piper txikiegiak, apurtzen ditu porruak ez daukalako ateratzeko indarrik, zapaltzen ditu azenarioak... eta ez da ezer gertatzen. Sekulako pazientziaz esplikatzen dio nola eta zergatik ez duen berriz egin behar egin duena. Eta umeak berriz berdin egiten badu, dena errepikatzen dio lasaitasunez. Ama sekula ez dut ikusi oraingo kemenez sukaldean: ume batentzat makarroiak, bestearentzat arrautza egosiak, haragia, oilaskoa... Guk «zer dago jateko?» galdetzen genuenean, amak «asto zaharraren apatxak!», esaten zigun. Zegoena jaten ikasigenuen, jakina.

Pentsatzen dut langile ziren artean gurekin egoteko denbora justua izango zutela gure gurasoek. Gure belaunaldiak ez luke gauza bera egin behar; baina etxe txikia saldu eta handia erosten dugu, furgoneta txikia saldu eta autokarabana handia erosi, eta horiek ordaintzeko lan eginbehar da, eta azkenean, guk ere, aitona-amona garenean gozatuko dugu umeekin eta umeez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.