Onintza Enbeita
BIRA

Alferreko lanak

2023ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Azokan jende gutxi dabilelako harritu egiten da jendea. Etortzen da bezero bat, eta «ez dabil inor» esaten dizu. Haren atzekoak beste hainbeste eta hurrengoek ere bai. Azkenean egia ateratzen zaizu: «Normala da! Zer nahi duzue, bada?». Tomate edo piper landareak erostera joaten zara eta berdinak daude leku guztietan. Ezin diozu beste baserritar bati barazkirik erosi denok berdinak ditugulako. Postu guztiak dira antzerakoak; eta gero eta gutxiago daude. Jendea jubilatzen eta hiltzen ari den bitartean, erreleborik ez dago, eta azoka ez dago behar lukeen bezain ondo zainduta; eta ezer eskatzen dugunean udal-langileek ahal dutena egiten dute, baina beste batzuk dira erabakitzen dutenak.

Urte askoan azokara etorri ondoren, beste lan batean hasi da baserritar bat oraintsu. Beste batek esan dit: «Konturatu egingo zen zenbat lan egiten dugun alferrik». Litekeena da. Izan ere, hala da, lan asko egiten dugu alferrik, eta ez bakarrik eguraldiak onddoak dakartzalako; bestela ere bai. Produktu desberdinak tartekatzen saiatzen zara, eta jendeak betikoa nahi du. Baba daukazunean ez dizute erosten, eta ez daukazunean eskatzen etortzen dira. Berenjenak badituzu, azenarioak nahi ditu jendeak, eta azalorea urte guztian. Eta azkenean normala da gogaitzea, eta dena uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.