Alki Jokoa

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Egunotan Fillon III gobernuaren osaketa castingbaten antzera aurkeztu digute, Hollywood soila bilakatua baita azkenean Frantziako bizitza politikoa. Sarkozyk iragarria baino astebete lehenago egin zuen aldaketa eta ondorioa bihikatzen darraite irrati uhinetan, murrizketa sozialetarako baliosa den mantra lanzinantea bezala.

Alki jokoa baino ez da izan. Kaidira gutxiago bazen lehian eta aniztasunaren erakusle zebiltzanak oro kanpo geratu dira, halaber Worth kalamitatsua, besteak beste. Honek orain epaileak dituzke aitzinean. Hurrengo geltokia: kartzela. Beltzak eta beur delakoak ere desagertu dira eta Hortefeux arrazista da immigrazioaz axolatuko. Gobernuaren entropismo likitsaren seinale dugu MAM eta bere senarra biak ministro bihurtu direla. Ez zitekeen hoberik asma estatua familian kudeatzeko. Interes eta bikote gatazkak nagusi.

Gerra-gobernua dela errepikatzen digute. Gerra, noren aurka? Jende xehearen kontra? Ezkerraren suntsitzeko? Erdi malgua irentsi eta baztertu dute jadanik. Dagoeneko eskuin-muturra amaiatzen ahalko du NSek lasaiki, hor baitago 2012an hauteskundeak irabazteko gakoa. Hargatik estatua UMParen helburu bekaitzen zerbitzuan jarria dutela ikustea larria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.