Onintza Enbeita
BIRA

Ama (hizkuntza)

2022ko otsailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iristen da Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna, eta gustatu egiten zaigu esatea gurea zein den. Pozik esaten dugu gure ama hizkuntza hizkuntza handi bat izan dela gure umeena hizkuntza txikia denean. Eroso sentitzen gara saltsa horretan, baina beti dago norbait zalantza sorrarazi nahi izaten diguna. Euskaraz umeei eta txakurrei bakarrik egiten dien lagun batek esaten dit berak ama hizkuntza bi izan dituela: euskara eta gaztelania. Etxean euskaraz egin arren, eskolan gaztelaniaz egiten zuelako iritsi da nire lagun hori ondorio horretara. Esaten diot, nire iritziz, ama hizkuntza, gurasoengandik jaso dugun hori, bakarra dela gurasoek hizkuntza konpartitzen duten kasuetan, eta gero etortzen zait beste lagun bat eta esaten dit amarik ez duen ume batek nola izango duen ama hizkuntza. Eta nik esaten diot gauza bat dela amaren hizkuntza eta beste bat ama hizkuntza, baina ez dio argumentu horrek balio izaten. Nire kasuan, gure amaren hizkuntza eta nire ama hizkuntza hizkuntza bera da.

Modu batera edo bestera izan, tristea bada ere, halako egunak ospatu behar izaten ditugun gehienak gutxiarazitako hizkuntzetako hiztunak gara. Gaztelaniaz bizi direnek ez dute ezer zalantzan jarri beharrik, ez dute izateko baimenik eskatu beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.