Ainize Madariaga

Amnistia mirakulu

2023ko azaroaren 28a
05:00
Entzun

Goizeko 7:30ak dira; gurasoen buruei oraino punpuilak darizkie, arrunt iratzarri gabe diren marka. Semea agertu zaie sukaldean, pijametan. «Egun on» herabetik landa, goraki bota du: «Haur prodijio bat naiz», eta berehala hasi da, normaltasun osoan, mahai gaineko manipulazioetan, gau luzearen ondotik jiniko gosearen asetzeko. Aita-amek elkarri gurutzatu dioten soak irri-karkailarako bide eman ziezaiokeen, baina ez, haurraren errespetuz, tentazioari muzin egin diote. «Haur umila ere bazara, ez da hala?», erantzun dio amak, ironikoki. Laurden bat iragan delarik, haurrak galdetu dio: «Ama, zer da prodijio?».

Berez, infans, latinetik heldu da: mintzo ez dena erran nahi du; erromatarren ustez, zazpi urtera artekoak ez baitziren gai ulertzeko erraten zuten hori.

Sei urteko neskari proposatu zioten goiz batez: «Ikastola ala amnistia?». «Amnistia, amnistia!». Tarte baten buruan: «Aita, zer da amnistia?». Soinuak bazekarren konnotazio baikorrik; alta, artean zentzurik ez.

Oraino bizi dut ene baitako infans-a, hitz zenbait baliatzen baititut, oraino xuxen haien zentzua kontrolatu gabe...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.