Bira

Arrastoa

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alhambran bere izena idazten harrapatu dute militar jordaniarra, eta atxilotu egin dute. Karlos V.aren jauregiko horma batean idatzi nahi izan zuen izena, baina turista batzuek ikusi egin zuten; haiek guardiei abisatu zieten, eta guardiek atxilotu egin zuten. Tontakeria dirudien zera hori ondarearen kontrako ekintza da, eta urte betetik hiru urte bitarteko kartzela zigorra jaso dezake. Garesti aterako zaio Sevillan zituen egitekoetatik tarte bat hartu eta Granadara joatea, baina leku guztietan arrastoa utzi behar hori, leku guztietako arrastoa batu behar hori, ez dut ulertzen.Chichen Itzara joan nintzenean esan zidaten ezin dela piramidearengailurrera igo; antza denez, turistek eramandako harri pusketen ondorioz, eskailerak ez daude ondo. Zertarako behar ote du jendeak Chichen Itzako harri pusketa bat gau mahaiarengainean? Zertarako balio du ez dakit nongo horma zahar batean Onintza Enbeita hemen egon zen idazteak?Besteei erakusteko argazkiak edo lagunei kontatzeko abenturak bizi nahi izaten ditugu goazen leku guztietan, eta, azkenean, benetako arrastoa, leku bakoitzaren esentzia, usaindu ere egin gabe itzultzen gara etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.