BIRA

Aviron B.

Itxaro Borda
2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Irratian entzun dugu Bernard Laporte ministro-ondo ohia Baionako errugbi taldeko komunikazio staffaren indartzera etorriko zela astean bi egunez. Oroitzen gara, trebatzaile zenean, bere jokolariekiko harremana orroaz iruten zuela. Baionak ahots bat irabaziko du. Auzapezari esker menturaz, UMPkoa delako, azken gobernu aldaketaren karietara kanpo geratu ministroek lana gure Aviron ospetsuaren bulegoetan aurki dezakete: Laporten hildotik,Bachelot medikuntza alorrean, Douillet pataska sailean eta Rachida Dati zerbitzu juridikoetan. Guztiak arduradun bistan dena.

Harra sagarrean bezala, eskuineko alderdi politikoak aski ditu TOP 14eko saldoetako buruzagitzak oro parasitatzea 2012ko hauteskundeak irabazteko. Ez dauka beste hauturik. Nagusia putarka hasi zaio. Nikolas Sarkozyk off-ean erran du: bigarren mandatu bat egin nahi dut eta gero dolce vita goza dezadala. Carla B-ren eragina argiki. UMPkoek sos erraza eta boterea dakarten postuak lehiatzen dituzte, kirolaren mundua delarik irekiena: dirua, garraipena, exelentzia, mediatikotasuna, punpeka hurra eta zalhu ahurra. Birjinitate molde baten berrosatzeko eta aldi berean kirol-zelaiak pribatizatzeko aitzakia ona.

Amets gaiztoa ote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.