Ainize Madariaga

Begietarainoko artea

2024ko martxoaren 10a
05:05
Entzun

Zenbat begi ditugun, harritzekoa da. Eta horiek guztiak erabiltzen diren manerak deliberatuko du gainerako begiek nola ikusiko gaituzten.

Ttipitan, kenduta anatomiari dagozkionak, ttanttaren argazki-tresna genuen begi bakar. Hark zuen tresna kontrolatzen, eta ez alderantziz. Etxeko erreferentzia zen. Hari zor dizkiogu uneen betikotzeak.

Telefonoa itsutu zait, memoria ase baitiot, hor dago: ez gibel, ez aitzin. Hartaz, lagunari galdatu diot ez ote zizkidanetz argazkietako batzuk igorriko. Baietz.

Eta bide batez, faborez, bideo labur bat ere: Atx! Hori ezin duela egin. Gutik entelegatzen badute ere, berak ezin duela ti-tako bideorik egin, ez bailirateke bereak izanen. Nahiago ez egin, bere gisakoa ez dena egitea baino.

Irudigintzaren demokratizazioan nekez ikusten du artea non dagoen.

Idazketari ere gauza bera ikusten diot: informatze hutsa baino zerbait gehiago sortzen entseatzen garelarik. Edo janztean, gorputza berotzeaz gain, estiloa erantsi nahi diogularik.

Laket izan dut asumigarria zaiona baizik ez duela onartzen, bere buruari leial, kanpo begiradak zer deritzon futituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.