Onintza Enbeita
BIRA

Belaunaldiak

2022ko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur ez nauzu irakurriko, eta horrek zentzu apur bat kentzen dio eguneroko ahaleginari. Pozik esango nizuke badakidala zauden lekuan zaudela irakurtzen egongo zarela,euskarari adi, memoria historikoaren zutabe, emakumeen ahalduntzeari indarka; baina ateoegi jartzen gara batzuetan. Belaunaldi oso bat ari zaretela joaten gogorarazi didazu. Pedro Mari Uriartek berarekin eraman ditu Astrako grebak, Elena Orbe izan da isileko lanaren adibide gorenetako bat, eta zurekin itzali da bizitza bera borroka dela erakutsi digun emakume bat, Elisa Kaltzada. Guk pankarta hartu genuenerako hor egon zineten, eta gure gorputza babesteko zuena jarri behar izan duzuenean jarri egin duzue. Zirkunstantziekiko dotoreziak ausardia ez duela ezabatzen ikasi genuen zuekin, taloak ondo egitea ez dela bakarrik taloak ondo egitea, eta arriskua, ikusten ez dugun arren, beti hor dagoela. Guardiari eusten irakatsi zeniguten pazientzia eta irribarrea galdu gabe. Zuei esker gara etsaiekin bordeak, baina lagunekin maitagarriak. Zuek irakatsi zeniguten eskuek elkartasuna zabaltzen dutela, baina itxiz gero, ukabilak ere hor dauzkagula eta erabili behar direnean erabili egin behar direla. Txapela kentzea baino ez zait gelditzen zuen aurrean, Elisa. Goraintziak Juleni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.