Ainize Madariaga

Beñat Prudenta

2024ko urtarrilaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzoko zutabearen buztana luzatuko dut. Karresalu bezala, bazen bertzerik: okozapia. Ez dakit transmisioa nola gertatu zen, kokotxari zapia lotuz, baina hasteko, okozapiak torratu dizkigu aho-muturrak haurtzaro guzian, urratu behar izan dugun arte, etxetik eta ikastolatik —gu ginela kausa— kanpo nehork ez baitzuen konprenitzen zer zen...

Aitak gurekin egin zuen gisa berean, kasik eragin dut nik ere Beñat Prudent-en plaga.

Berriki, afaltzen ari ginela, barneak Beñat Prudent-ez emokatuak zirela aipatu nuen, jendea arranguratua egona dela larrazken/negu honetan. Ezetz, ez zirela labezomorroak, baizik eta halako kakalardo gisako barbalotak, berdexkak, eta hunkiz gero, kiratsa lotzen zaiola eskuari. Lagunek jakin-minez galdetu didate Beñat Prudent-az, izena biziki laketgarri baitzaie: «Zergatik Beñat deitzen zaio, eta zergatik prudenta/zuhurra izan behar du?». Ikusirik mahai luzeko nehork ez zuela marmutxa ezagutzen, enetako hain begi-bistakoa zelarik; zuhurki, hiztegian bilatu dut. Ohartu naizen arte okzitanieraz zimitzari Bernat Pudent erraten diotela: Beñat kirasduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.