Karbono monoxidoak eragiten duen airearen kutsadura eta hirien antolakuntzan autoak pairarazten duen tirania ez dabiltza zalantzan Pariseko kotxearen saloian. Ferrari ederrak erakusten dizkigute, alemandar bolidoak, Asiako beribil erosoak, denak distiratsu. Autoa gure fikziora lerratu zen Jean Etxepare Aldudeko medikuak Iruñetik Loiolarainoko bidaiaren lekukotasun argigarria eskaini zuelarik Beribilez tituluarekin. Aitzinapen erraldoia zen, bideak oraindik egokituak ez ziren arren.
Autoa jadanik elementu natural baten antzera azaltzen digute publizitate gordea egiteaz beste helbururik ez duten kazetariek. Aurten eletrikaz bultzatu kotxea da egiazko erregina: ez du zikintzen, ez du zaratarik egiten, ekonomikoa da, ideala, hots, ez balitz hain garestia. Eletrika beraz garbiena da. Puntu horretara garamatzate komentario guztiek. Ondorioa baimentzean energia nuklearra onartzen dugu, Txernobil sekula gertatu ez bailitzan. Erradioaktibitatea eta hondakinen arazoak buruetarik ezabatu dizkigute.
Sasian auto-eskolan gidatzeko baimena atera dutenei bezain telebistako aurkezleei autorik gabeko, edo autoak hain toki handia ez lukeen jendartea irudikatzen hasteko ordua ez ote datorkie?
Beribilez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu