BIRA

Betokerrak

Itxaro Borda
2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Frantses gobernariez ari naiz. Sindikatuen arabera, iragan ostegunean hiru milioi jende baginen karriketan erretreten erreforma inikoa salatzeko, emazteak bereziki, hauek baitute zuzengabekeriarik larriena pairatuko. Sarkozyren gustuz, mugimendua hatsanka dabil, eta Fillonek dioenez, azkenean herritarrek erreformaren muina ulertzen dute. Pedagogo erraldoiak dira alaina. Zenbakien borrokak klaseen artekoa estaltzen du.

Bi ekintza gehiago iragarriak zaizkigu: urriaren 2a eta 12a. Motel gabiltza. Alta Rosa Luxemburgek 1906an agertarazi Grebaorokorra, alderdia eta sindikatuak testuan argi geratzen da masak direla higiarazi behar, botere zinikoak lehertarazteko. Baionan, ostegunean, emakume batek sindikatuen lazakeria azpimarratzen zuen pankarta zekarren. Urrunago Aterabidea: iraultza zioen taula begimen zitekeen. Hargatik sindikatuek ez dute gauza handirik egiten ahal, kidez huts baldin badoaz eta jendea ez bada pataska gogorragoetarako prest.

Sindikatu instituzionalizatuei eskatuko nieke manifestaldietan iparraldeko LABen integratzea, erridikulua bihurtzen ari baita lagun dauzkagun saldoak bide bazterrean uztea, nazionalistak direlako aitzakiaz. Nor ez da nazionalista garaiotan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.